Comitatenses

Wikipedia, Entziklopedia askea
Behe Inperioko erromatar armadako soldaduz jantzitako bi gizon. V. mendeko erromatar soldadu baten eguneroko janzkera (ezkerrekoa) eta borrokakoa (eskuinekoa) erakusten dute.

Comitatenses, (latineko comitatensi hitzaren plurala), da Behe Inperioko barruko landa-aramadaren gudaroste mota bateko tropak.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian comitatus izenetik eratorritako adjektiboa izan zen. comitatus konpainia, laguntza esan nahi du, baina testuinguru militarrean landa-armada-ren esanahi berria jaso zuen, eta, era berean, erroa comes (laguna) da.

Hala ere, historikoki substantibo izaera nabarmena hartu zuen bakarrik limesean gordeta ez zeuden erromatar armada berantiarreko tropak aipatzeko, izan legioetakoak ala tropa laguntzaileetakoak. Inperio erromatarraren mugetan zeuden tropak, Rin ibaian, Danubion eta Persiatik gertuko eremu geografikoetan, besteak beste, limitanei edo ripense (literalki "ibai ertzetakoak") izena ematen zitzaien. Comitatenses-ak, aldiz, tropa mugikorrak ziren, hau da, ez zuten kanpamendu egonkorrik[1].

Eginkizunak eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Notitia Dignitatumaren arabera, Behe Inperioko erromatar gudarostea Julianok erabilitako IV. mendearen bigarren erdiko erromatar armadaren oso antzera antolatuta zegoen.

Limitanei, batzuetan ripenses ere deituak ibai ertzen ondoan kanpatuta bazeuden, mugen defentsaz arduratzen ziren tropak zirenak eta, aldi berean, defendatzen zituzten lurrak lantzen zituztenak, tropa horietako norbanakoei lur sailak ematen baitzizkieten. Camitatenses-ak, aldiz, kanpaina inperialen kanpainen nukleoa osatzen zutenak eta entrenamendu eta armamentu handiagoa zutenak. Bestalde, Palatini unitateak, enperadorearen kanpainetan borrokatzen ziren eta kanpainetako armadako elitearen parte ziren. Azkenik scholae-ak, Guardia Inperiala zirenak (bost mendebaldean eta zazpi ekialdean) eta beste guztiak ez bezala zuzenean mandatuak zeuden.

Bere eginkizuna inperioko edozein lekutan gerta zitezkeen inbasio edo kanpaina militarrei aurre egitea zen, eta, beraz, limitanei tropetako soldaduak baino prestakuntza militar eta ekipamendu hobea zuten soldaduz osatuta zeuden[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Blázquez Martínez, José María. (2004). [https://www.cervantesvirtual.com/nd/ark:/59851/bmcsq9b4 «La romanización de los Astures, Cántabros y Vascones en el Bajo Imperio. Estado de la cuestión»] Gerión : revista de historia antigua 22: 493-504..
  2. (Gaztelaniaz) Gómez, Javier. (2018-02-08). «La Notitia Dignitatum y el Ejército romano del Bajo Imperio» Desperta Ferro Ediciones (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]