Dandismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
1831ko dandiak, Journal des Dames et des Modes aldizkarian.
Viktoriar Aroaren garaiko dandia.

Dandismo (ingelesezko dandy hitzatik) modaren arabera janzten zen gizonaren estiloa zen, XIX. mendean.[1] Moda mundutik beste esanahi batzuk hartu zituen ere bai; esaterako, norberaren estilo fin zaintzearen ondorioa den irudia. Dandiak burgesiatik sortu ziren eta dotoretasuna zen haien oinarri nagusia. Gustu estetiko baten adierazpide zen, besteengandik bereizteko eta, halaber, harritzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dandismoa XIX. mende hasieran agertu zen, nolabait, absolutismoaren aurrean jarrera kritiko bat azaltzeko moduan. Moda demokrazia burgesarekin batera zabaldu zen, Ingalaterratik beste herrietara. Erromantizismoarekin lotura hurbila izango zuen: dandiaren estiloa benetako arte-lana izan behar zen. [2] XIX. mendeko dandirik garrantzitsuenetako bat Lord Byron (1788-1824) izan zen. Laster jokabide hori Frantziara igaro zen, eta han Charles Baudelaire (1821-1867) izan zen dandismoaren adibiderik ezagunena; Baudelairekin batera Paul Verlaine ere gizaki modernoaren ordezkaririk nabarienak bilakatu ziren. Poliki-poliki, dandismoa bitxikeria estetiko huts izatetik, poète maudit deiturikoen bereizgarri izatera iritsi zen, eta màl du siècle hain hedatuaren ezaugarrietako bat bilakatu zen.[1]

Ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itxura fisikoak garrantzi handia du; dandiak asko zaindu behar du bere burua[3]
  • Artifizialtasunaren defentsa naturaren aurka
  • Dena dago aurretik pentsatuta, ezer ez da espontaneoa
  • Hiri handiekin lotutako pentsamendua da
  • Urbanitatea oso ondo ezagutzen dute, haren arauak puskatzeko garaian ere bai
  • Artistak iseka egiten dio burgesiari, zuena izango da dirua, esanez, baina gurea jeinua, adimena eta sentsibilitatea (Baudelaire)[4]

Dandi ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]