Daniel Zariquiegui Izco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Zariquiegui Izco
FIFA referee (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaIruñea1924ko urriaren 9a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1999ko urriaren 18a (75 urte)
Jarduerak
Jarduerakarbitroa eta futbol arbitroa
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Daniel Zariquiegui Izco (Iruñea, 1924ko urriaren 9a - Iruñea, 1999ko urriaren 18a) nafar futbol arbitroa,[1], futbolaria eta Osasuna futbol klubaren delegatua izan zen. 248 partida epaitu zituen Lehe mailan eta 39 urtez iraun zuen errekorrak. 2009an Mejuto González asturiarrak gainditu zuen[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an futbolean jokatzen hasi bazen ere 1941ean dagoeneko futbol arbitroa zen. 1944an Nafarroako arbitroen kolegioan sartu zen eta handik aurrera mailaz maila gora egin zuen, 1948an hirugarren mailan, 1949aan bigarren mailan eta 1950eko irailaren 17an debuta egin zuen Lehen mailan, Málaga eta Lleidaren arteko partida batean. 25 urte zituenez ordura arteko epaile gazteena zen. 20 denboraldi egingo zituen Lehen mailan[2].

1951ean nazioarteko partida bat epaitu zuen. Sobietar Batasunean izan zen, Espainiar estatuko aurreneko arbritoa herralde hartan epaitu zuena[1]. Europako Kopako partidak eta Munduko Txapelketarako sailkapenekoak ere epaitu zituen.

1970ko maiatzaren 30ean epaitu zuen azken partida, Real Madril eta Bartzelonaren arteko Kopako partida hain zuzen ere[2]. Agur esateko partida bat antolatu zen Nafarroako jokalarien selekzio baten eta Real Madrilen artean.

Hurrengo urtean Osasuna futbol klubaren zelaiko delegatu bihurtu zen eta 1994 artean ibili zen lan horretan[2]. Nafar Gobernuak saritu egin zuen 1995ean[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Daniel Zariquiegui Izco | Real Academia de la Historia» web.archive.org 2020-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) PAMPLONA, SANTIAGO ZUZA. (2009-10-18). «Zariquiegui, un récord imborrable | Últimas noticias deportivas en Diario de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  3. (Gaztelaniaz) «ZARIQUIEGUI IZCO, Daniel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]