Deia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Deia (argipena)».
Deia
Jatorria
Sorrera-urtea1977
Argitaratze-data1977
IzenburuaDeia
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ekoizpen lekuaBilbo
ArgitaletxeaIparragirre
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania eta euskara
Deskribapena
Honen parte daNoticias Taldea
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Iñaki González
Juan José Baños

Emanaldia
Hasiera-data1977
deia.com

Deia Euskal Herriko egunkari bat da, nagusiki gaztelania erabiltzen duena, artikuluren bat euskaraz tartekatuta. Lehen alea 1977ko ekainaren 8an argitaratu zen Ignacio Iriarte Areso zuzendari zuelarik. Sustatzaile eta sortzaileen artean Mitxel Unzueta, Luzio Aginagalde, Luis Maria Retolaza eta Eli Galdos egon ziren. Hasierako aurrekontua 40 milioi pezetakoa (240.000 euro inguru) izan zen eta 25 bazkideren artean bildu zen. Hilabete batzuk geroago, 600 bazkide inguru izatera iritsi ziren.[1]

Editorial Iparragirre da egunkariaren enpresa argitaratzailea, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako edizioak zituen lehen aroan. 2008tik, Deia egunkaria Noticias Taldeko Bizkaiko egunkaria da.

2006ko udan bere betiko Boluetako egoitza utzi eta Bilboko Nazioarteko Erakustazokako Bami eraikinera aldatu zen.

Deia-ren paperezko alearen prezioa desberdina da astean zehar eta asteburuko egunetan. Astelehenetik ostiralera 1,50€ balio du, larunbatetan 1,70€ eta igandetan 2,50€ (2019). Webguneko edukiak doakoak dira.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoan Deia hirugarren postuan kokatzen da hedapen datuak kontuan harturik. Lehenengo postuan El Correo egunkaria dago 112.923 ale egunean argitaraturik, bigarren postuan El Diario Vasco 80.095 ale argitaraturik eta Deiak 19.791 ale argitaraturik egunean hirugarren postua dauka Oficina de Justificación de la Difusión erakundeak 2019an ateratako datuen arabera.[2]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deia egunkaria Editorial Iparraguirree SA enpresak argitaratzen du. Editorial Iparragirre enpresa Noticias Taldearen barruan dago, 2008tik. Zeroa Multimedia SA da Noticias Taldearen enpresa nagusia. Editorial Iparraguirre S.A.-ren eta Zeroa Multimedia S.A.-ren arduradun nagusi eta Noticias Taldeko presidentea Jon Iñaki Alzaga Etxeita da (2019).

Noticias Taldearen barruan daude Diario de Noticias de Navarra, Noticias de Gipuzkoa eta Diario de Noticias de Álava egunkariak eta Onda Vasca irratia ere.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Caminos Marcet, José María.. (D.L. 1996). La prensa en el País Vasco. Orain ISBN 8489077541. PMC 432123409. (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  2. Oficina de Justificación de la Difusión ateratako datuak., http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/est_mc/es_est_mc/adjuntos/mc.pdf..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noticias Taldea
Egunkariak: Deia | Diario de Noticias | Noticias de Gipuzkoa | Noticias de Álava
Irratiak: Onda Vasca Irratia | Herri Irratia
Bestelakoak: Hamaika Telebista