Dodo Pizza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dodo Pizza
Datuak
Motakonpainia, janari lasterreko jatetxe-katea, marka erregistratua, pizzeria chain (en) Itzuli eta Frankizia
Jarduera sektoreaquick service restaurant sector (en) Itzuli, foodservice (en) Itzuli eta accommodation and food service activities (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakonpainia
Historia
Sorrera2011
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: dodopizza Twitter: dodopizza Instagram: dodopizza VK: dodo Youtube: UCkPTVsNw2R5lwQ_VxF6Wuow Flickr: 133117136@N05 Edit the value on Wikidata

Dodo Pizza (errusieraz: Додо Пицца) pizzeria-kate errusiarra da, 2011n sortutakoa. Gaur egun, Errusiako eta Kazakhstango pizzeria-katerik handiena da eta azkarren hazten ari den Europako jatetxe-kateetako bat[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katearen lehen jatetxea Fiodor Ovtxinnikov enpresaburuak ireki zuen Syktyvkar hirian[2]. 2011ko udaberrian, hiriko erdigunean espazio txiki bat alokatu eta pizzeria bat ireki zuen[2][3]. 2012ko udaberrirako, lan-prozesu guztiak ezarri ziren enpresan eta lehenengo frankiziatuak agertu ziren[3].

2012 amaierarako, Dodo Pizzak 8 jatetxe zituen, 2014rako 25, eta 2015ean 50. 2018an 100 jatetxe berri inguru ireki ziren, eta 2019aren hasieran kateak guztira 442 pizzeria zituen Errusian eta beste herrialde batzuetan: Ameriketako Estatu Batuetan, Bielorrusian, Erresuma Batuan, Estonian, Kazakhstanen, Kirgizistanen, Lituanian, Txinan eta Uzbekistanen[4][5].

2022an, Ovtxinnikovek iragarri zuen kateak Erresuma Batua utziko zuela. Arrazoietako bat Ukrainako inbasioaren ostean Errusiari ezarritako zehapen ekonomikoak izan ziren, eta bestea fakturazioaren beherakada[6].

2023ko abenduaren 20an milagarren jatetxea ireki zen Lagosen (Nigeria)[7].

2024ko urtarrilaren 1ean, Fiodor Ovtxinnikovek kargua utzi zuen, eta Aliona Tikhova zuzendari nagusi berri bihurtu zen[8].

2024ko apirilean, kateak 841 pizzeria ditu Errusian eta 92 beste 17 herrialdetan[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Khrennikov, Ilya; Rudnitsky, Jake. «Russia’s Pizza King Wants to Use the Cloud to Take Over the World» Bloomberg 2019-10-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  2. a b (Errusieraz) Котин, Максим. «Упав, подняться. Как предприниматель Федор Овчинников начал все заново» Republic 2012-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  3. a b (Errusieraz) Лапшин, Андрей. «Стойкая тройка» Коммерсантъ 2014-12-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  4. (Errusieraz) Блинова, Ольга. «С хлебом и солью» KO 2017-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  5. (Alemanez) Bidder, Benjamin. «Diese Russen wollen Deutschland erobern - mit Pizza» Spiegel 2019-01-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  6. (Polonieraz) «Rosyjska Dodo Pizza znika z Wielkiej Brytanii i ma problemy w Rosji. Sieć nadal działa w Polsce» Bezprawnik 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  7. (Errusieraz) «Сеть Dodo Pizza открыла 1000-ю пиццерию» Retail.ru 2023-12-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-12-23) (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  8. (Errusieraz) «Новым главой Dodo Brands с 1 января станет Алена Тихова, руководившая Dodo Pizza USA» ТАСС 2023-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]