Done Bikendi eliza (Igari)
Done Bikendi eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Gorza |
Koordenatuak | 42°48′47″N 1°03′50″W / 42.81298153°N 1.06397851°W |
Done Bikendi eliza Zaraitzu ibaxako Gorza udalerriko Igari kontzejuan XIII. mendeko kristiau eliza bat da, erromaniko estiloan.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erromaniko berantiarra da, nabe bakarrekoa eta fajoien gainean kanoi erdiko gangaz estalia. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da, eta alboko erretaula, berriz, gurutziltzatutako Kiriztoa duena, erromanista da. Sagrario plateresko batek eta Arrosarioko Ama Birjina batek eta gurutze barrokoan dagoen beste Kristok tenpluaren eskultura-katalogoa handitzen dute. Erramun Ozkaritzek margotutako erretaula bat izan zuen. Arkitektura zibilean, hainbat etxe daude elementu gotikoekin: leiho amainelatuak, arku konopialak, etab.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroako Entziklopedia Handia | IGARI. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).