Donostiako antzinako himnoa
«Donostiako antzinako himnoa», baita ere «Primitivo Himno de San Sebastián», doinu zahar baten gainean Jose Juan Santestebanek konposatu zuen. Egungo hitzak Jose Bizente Etxagarairenak ziren. Antza denez, danbolindariek Santa Mariatik Antiguaraino zihoan prozesioan jotzen zuten. Udalak ereserki hori ofizialtzat hartu zuen 1838an, eta lehenengo danborradetan erabili zen. Gero, erabilerarik gabe geratu zen. 2013an berreskuratu zuten, Donostiaren suntsiketaren eta berreraikuntzaren bigarren mendeurrena zela eta.[1]
Berez, abestiaren jatorria askoz zaharragoa da. Egile batzuen ustez XVII. edo XVIII. mendekoa izan daiteke. Gaur egun, urtetan ahaztuta egon ondoren, Donostiako danborradaren beste pieza gisa berreskuratu da.[2]
Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Oroipena gaur zuri
- gure Donostia
- utzirikan alde bat
- nahigabe guztia.
- Zuri gaur oroipena
- zuri gure herria
- kanta ta dantzatuaz
- zortziko berria.[3]
Bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Donostiako Orfeoiaren Orfeoi Txiki abesbatza abestiaren bertsioa 2013an Donostiako kantu zaharrak. Antiguas canciones donostiarras musika-diskoan grabazu zuen, orduan Donostiako Udaleko Txistulari Taldearen laguntzarekin.