Doragon Bōru Zetto Sūpā Senshi Gekiha!! Katsu No wa Ore da
Doragon Bōru Zetto Sūpā Senshi Gekiha!! Katsu No wa Ore da | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | ドラゴンボールZ 超戦士撃破!!勝つのはオレだ |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, abenturazko filma eta film komikoa |
Iraupena | 47 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Dragon Ball (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Yoshihiro Ueda (en) |
Gidoigilea(k) | Takao Koyama |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) |
Edizioa | Shinichi Fukumitsu (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shunsuke Kikuchi |
Argumentu nagusia | klonazioa |
Super mutilaren porrota!! Irabaz dezakeen bakarra naiz (japonieraz: 超戦士撃破!!勝つのはオレだ Doragon Bōru Zetto Sūpā Senshi Gekiha!! Katsu No wa Ore da ) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 14. filma da, Dragoi Bola Z-ko 11. 1994ko Ekainaren 28ean estreinatu zen. Filme hau Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik-ren jarraipena da. Film hau ez da euskaratua izan, izenburua titulu japoniarretik itzuli da. Gazteleraz El combate definitivo izenburua hartu zuen.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Zibor 18k Arte Martzialen 25. Txapelketa-ren dirua Satan Jauna-ri kobratzen ari zion bitartean, azken honek Menmen-en bisita jaso zuen, Jager Butta-ren bizkartzaina. Jager Butta Satan jaunaren aintzinako arerioa zen eta Korie doktoreak sorturiko bio-gerlari-en aurka lehiatzeko desafioa helarazten dio. Satan jaunari ongi deritzo, baina berarekin dagoen #18-k ez dio bakarrik joaten utzi nahi, ihes egin eta berarekin dituen zorrak ordainduko ez dituelakoan, beraz berakin doa, jakin barik Goten eta Trunks ere ezkutaturik datozela.
Handik gutxira Jager Butta-ren gazteluan, bere aspaldiko arerioak bio-gerlari batzuk bidaltzen ditu haren kontra, baina errazki menperatuak dira Satan jaunaren ustezko ikasleengandik: #18 eta bi umeak. Hau ikusirik eta amore emateko inongo asmorik gabe, Korie doktorearen sorkuntza handiena bidaltzen du: Bio-Broly, aurreko istorioko Chamán de Natade-ko xamanak aurkitutako Broly-ren odolarekin sortutako bio-gerlaria. Baina aktibatua izan bezain laster Bio-Broly-k bere onetik aterata kontrola galtzen du eta bio-gerlariak sortzeko erabiltzen zen gai kimikoa askatzen da. Gai kimikoa materia organiko guztia xurgatzen du, pozoitsua izatetik aparte.
Sustantzia kimikoa edonondik dariola, #18, Goten eta Trunks Bio-Broly-ren aurka borrokatzen dira, azken honen indarra besteena baino askoz handiagoa izanik, bitartean Satan jauna itsasora korrika dijoa, orduan Goten ondorio garrantzitsu batez ohartzen da: Gai kimikoa urarekin kontaktuan sartuz gero, guztiz gogortzen da, bere arriskua galduz. Jende guztia leku seguru batean jarri ostean, Goten, Krilin eta Trunks-ek Kame Hame Ha bateratua igortzen dute itsasoaren aurka, ondorioz ura nonnahi barreiatu eta gai kimikoak eraldaturiko objektu guztiak bere aurreko egoerara itzultzen dira. Bat-batean Broly erraldoi baten ateratzen da itsasotik, gure lagunak isutuz, baina segituan hondar bihurtu eta Goten eta Trunks-engandik guztiz suntsitua da. Bitartean Satan jaunak itsasotik ateratzeko eskaera egiten dio #18-ri, baina honek diru gehiago eskatzen dio dagoeneko zor zionaren gain.
Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jager Butta[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jager Butta (jatorrizko japonieraz ジャガー・バッタ Jagā Batta) Satan Jaunaren aitzinako arerioa zen, 6. kurtsoan zeudenean menperatutakoa, hortik aurrera arte martzialak utzi zituen. Bere aitaren baroi noblezia-titulua jaso zuen, bere gazteluaz gain, bere aberastasun guztia Satani ospea kentzeko erabili zuen, horretatako Korie doktorea eta Nain kontratatu zituen bio-gerlariak sortu zitzaten. Bere izena Jagai Butter patata gurinarekin esan nahi du.
Menmen[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Menmen (jatorrizko japonieraz メンメン) Jager Butta-ren bizkartzaina da.
Korie doktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Korie doktorea (jatorrizko japonieraz コリー博士 Korī hakase) bio-gerlarien sortzailea izan zen.
Nain[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nain (jatorrizko japonieraz ナイン) Korie doktorearen laguntzailea.
Bio-gerlariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bio-gerlariak (jatorrizko japonieraz バイオ戦士|Bio senshi) Kori doktoreak sortutako giza itxurako gerlari batzuk dira.
Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irekitze abestia (opening)
- "WE GOTTA POWER" Hironobu Kageyamak konposaturikoa
Izte abestia (ending)
- "Dragon Power ∞" (jatorrizko japonieraz ドラゴンパワー∞ Doragon Pawa Mugendai) Hironobu Kageyamal konposaturikoa