Edurne Iturbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edurne Iturbe

Bizitza
JaiotzaUrretxu, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuaeskusoinu txikia

Edurne Iturbe Lasa (Urretxu, Gipuzkoa, 1978) musikaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urterekin hasi zen trikitixa jotzen etxeko giroan zaletuta[1]. Trikitijolea izatez gain, musika irakaslea da 13 urte zituenetik[2]. Urretxu-Zumarragako Sekundino Esnaola musika eskolako zuzendari izan zen[2].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadan Euskal Herriko trikitixa txapalketa ugaritan parte hartu zuen trikitilari modura[3].

  • 1992 Trikiti pieza berrien lehiaketa. Bigarren saria[1].
  • 1993 Trikitilari gazteen txapelketa. Zarautz. Txapeldunak. Aitziber Estanga panderojole zuela.
  • 1998 EITB Trikiti Lehiaketa.Txapeldunak. Andoni Elortza panderojole zuela[4].
  • 1999 EITB Trikiti Lehiaketa. Txapeldunak. Oihane Irastorza panderojole zuela.
  • 2000 EITB Trikiti Lehiaketa. Txapeldunak. Oihane Irastorza panderojole zuela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Trikitixa gainontzeko musika tresnen pare egotea nahi dugu». (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  2. a b «Edurne Iturbe: "13 urte nituela hasi nintzen trikiti irakasle gisa" - Antzuola» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  3. «Soinuaren hotsa - Txapelketak» trikitixa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  4. «Andoni Elortza eta Edurne Iturbe, EITB trikitixa txapelketan irabazle (044. alea)» Otamotz 1999-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).