Egil Skallagrimsonen Saga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egil Skallagrimsonen Saga
Jatorria
Egilea(k)Snorri Sturluson
Sorrera-urtea1220
Ezaugarriak
Genero artistikoaSaga
Hizkuntzaislandiera

Egil Skallagrimsonen Saga, Egill Skallagrímson eskaldoa protagonista duen hitz lauean idatzitako eleberri bat da.

Islandiar saga hau, Erdi Aroko eskandinaviar narratibaren maisu lanetako bat da. 1230 inguruan idatzi zuen Snorri Sturlusonek.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skallagrim, Norvegian bizi den eta, bere anaia Thorolfen heriotzagatik, Harald I.a Norvegiakoa erregearekin etsaitzen dena. Arrazoi hau eta beste batzuengatik, Islandian babestea erabakitzen dute. Hala ere, familia hau eta erregearen arteko harremanek okerrera egiten dute, batez ere, bere bigarren seme Egilen harrokeriagatik. Bera, handia, beltzarana eta indartsua da, eta, Thorolf ez bezala, Egil ez da erregearen aldekoa, ezta kontrakoa ere. Haralden oinordeko den Erik I.a Norvegiakoaren aurka dago, eta honen jarletako batekin oinordetza lehiatzen du. Istorioak, Egil Skallagrimsonen heriotzatik haratago jarraitzen du.

Faun paganfolkeko taldeak, istorio honetan oinarritutako kantu bat idatzi zuen, "Egil Saga" izenekoa, talde honen "Licht" diskoan agertzen dena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]