Elena Olabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Olabe

Bizitza
JaiotzaDurango1997ko maiatzaren 9a (27 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Literaturaren Zubitegia: 1012

Elena Olabe Duñabeitia (Durango, Bizkaia, 1997ko maiatzaren 9a) bizkaitar poeta da. Artearen Historian graduatua Gasteizko EHUn.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elena gaztetan hasi zen idazten. Durangoko Udalak antolatzen duen Julene Azpeitia saria irabazi zuen 2015ean Ane Inventarium ipuinarekin,[1] Herriko gazteek argitaratzen duten "Berbak" aldizkarian ere hainbat ekarpen egina da.

18 urte zituela berriz, Zeldak izenburua duen lehen liburua argitaratu zuen. Unibertsitatean landutako Louise Bourgeoisen lanak eragina izan zuen Elenaren sorkuntzan.[2] Bourgeois artistak bezala, zeldetan egituratutako lana da Zeldak poema liburua. Bi urtez jardun zuen liburuan bildutako poemak idazten eta Balea Zuria argitaletxeak kaleratu zion.

Joseba Sarrionandia iurretar idazleak egin zuen liburuaren hitzaurrea.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ane Inventarium ipuina (Durango Udala, 2015)
  • Zeldak -gorputz honetatik (Balea Zuria, 2019)[4][5]
  • Keinura itzuli.[6][7]
Elena Olabe, 2022

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015. urtean Ane Inventarium ipuinarekin Julene Azpeitia saria irabazi zuen.[8]
  • 2020an Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauxeta poesia saria irabazi zuen, 35 urtetik beherakoen kategorian, Zeldak-Gorputz honetatik  poema-bildumagatik.[9][10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.durango-euskaraz.eus/fitxategiak/fckeditor/file/Irabazleak2015%20web(10).pdf
  2. Irizar, Itziar Ugarte. ««Bizitzeko gero eta denbora gutxiago dugu; berdin sortzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  3. Garate, Miren. «Ezagutza fase bateko poemak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  4. «“Liburu batean agertzen diren erreferentzia guztiek erakusten dute nondik datorren norberaren sorkuntza” - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  5. Majuelo, Irati. «Bilaketa baten errealitate kapsulak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  6. «“Kontakizun baten arrasto edo keinuak biltzeko saiakera egin dut 'Keinura Itzuli' liburuan” - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  7. «Keinuak bildu, poema bidez» Berria 2022-11-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  8. SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-10-31). «Poesia gorputzetik gorputzera» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  9. «Amaia Merino, Miguel Angel Llamas, Jon Gerediaga eta Elena Olavek irabazi dabe Lauaxeta Saria 2020» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  10. (Gaztelaniaz) «Lauaxeta Sariak Archivos» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]