Enrique Urquijo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Urquijo
Bizitza
JaiotzaMadril1960ko otsailaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1999ko azaroaren 17a (39 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza modua: bihotz-biriketako geldialdia
droga-gaindosia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, gitarra-jotzailea eta kantugilea
KidetzaLos Secretos
Musika instrumentuabaxua
ahotsa
Mandolina

IMDB: nm1516855 Musicbrainz: 9db2a87a-c756-49a8-a982-ffd2abf94ce0 Discogs: 710149 Find a Grave: 7842908 Edit the value on Wikidata

Enrique Urquijo Prieto (Madril, 1960ko otsailaren 151999ko azaroaren 17) musikagilea, abeslaria, baxu-jotzailea eta gitarra-jotzaile espainiarra. Trantsizio urteetan sortutako gazte abeslarien arteko ezagunetariko bat izan zen. Movida madrileña mugimenduaren hasierako data bat Tos taldearen bateriari eskainitako kontzertua izan zen; abeslaria Enrique Urquijo zen. Enrique Urquijoren lanak Movidan garrantzi handia izan bazuen ere, ez zen mugimendu horretan mugatu. Oso estilo desberdinak landu zituen eta bere belaunaldiko musikari onenetariko bat bezala onartua izan da.

Biografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaioa, Argüelles auzoarekin lotura estua izan zuen; han bizi zen bere bizitzaren urte gehienetan. Lau anai-arreben bigarrena izan zen: Javier (musikarekin ere oso lotuta), Álvaro (egungo Los Secretos taldearen abeslaria) eta Lydia. Javier eta Alvarorekin batera, ikaskide batekin, José Enrique Cano Canito, Tos taldea sortu zuten. Canito auto-istripuz hil zen 1980ko urtarrilaren 1ean eta orduan taldearen izena aldatu zuten, Los Secretos bihurtuz. Canitori eskainitako omenezko kontzertua urte bereko otsailaren 9an egin zen, Madrilgo Eskola Politeknikoan, eta modu batez Movida madrileñari hasiera eman zion. Lehenengo albuma eta lehenengo arrakasta handia taldearen izena zeramana diskoarekin izan zen; horretan haien abesti ezagunetariko batzuk jaso ziren: "Déjame", "Ojos de perdida", "Sobre un vidrio mojado". Lan horrekin taldeak ibilbide aberatsari ekin zion.

Halaber, Urquijok beste talde paraleloa bultzatu zuen: Los Problemas. Horretan Enriquek bere gustuko abestiak lantzen zituen: rantxerak, bertsioak, berak idatzitako kantak... Talde horrekin, lagun talde batekin, lokal txikietan aritu zen; aipatzekoa musika taldean Begoña Larrañaga musikaria, abeslariaren lagun urkoa uste askoan. Bere bikotekidea, bestetik, Almudena Navarro Barrio izan zen; biek alaba bat izan zuten 1994an, Maria zeini kanta ezagun batzuk eskaini baitzizkion: Pero a tu lado y Agárrate a mí, María.

Musikariaren azken agerpen publikoa 1999ko azaroaren 4an izan zen, Amigo sarien banaketan. Hilabete bereko 17an Malasañako atari batean, gaindosiz hilda aurkitu zuten.[1] Haren omenez Madrilgo Udalak bere izena kale bati eman zion.[2] Álvaro anaiak Los Secretos taldearekin aurrera jarraitzen du musika munduan.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enrique Urquijoren musikan abeslari askoren eragina nabaria da, besteak beste, Neil Young, Jackson Browne, José Alfredo Jiménez edo Warren Zevon. Orokorrean, country rocken eragina izan zuen eta estilo hori Espainian zabaltzen asko lagundu zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enrique Urquijo bere ibilbidean hamazazpi disko utzi zituen: 15 Los Secretosekin eta bi Los Problemas taldearekin.

Tos taldearekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tos (1978)

Los Secretos taldearekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudio albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzeneko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lo mejor (1985)
  • La historia de Los Secretos (1996)
  • Grandes éxitos (1996)
  • Grandes éxitos II (1999)
  • 30 años (2007)

Los Problemas taldearekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enrique Urquijo y Los Problemas (1993)
  • Desde que no nos vemos (1998)
  • Lo mejor de Enrique Urquijo y Los Problemas (2001)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]