Epsilon Euskadi ee1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Epsilon Euskadi ee1

Epsilon Euskadi ee1 Epsilon Euskadi automobilgintza ekimenak sortutako lasterketa-autoa izan zen. Le Mans Prototype LMP1 motako kirol-autoen lasterketetarako diseinatu eta eraiki zen 2007an, Le Manseko 24 orduetarako eta antzeko erresistentzia-lasterketetarako[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epsilon Euskadi ee1 erako bi auto eraiki ziren. Debuta egin zuen batek 2008ko Kataluniako 1.000 km-en lasterketan, Ángel Burgueñok eta Miguel Ángel de Castrok gidatu zutelarik, 32. postuan amaituz.

Le Mans erako sasoi hartan, Epsilon Euskadik bi puntu baino ez zituen jaso Spako 1.000 km-etan zeinean hamaikagarren amaitu zuen proba sailkapen orokorrean, eta zazpigarren bere kategoria propioan, 133 bira osatuz.

2008ko Le Manseko 24 orduetan, Epsilon Euskadik modelo honen bi auto sartu zituen sailkapenean. Proba amaitu gabe erretiratu ziren biak.

Modeloak ez zuen beste bizitzarik izan harrezkero, eta Epsilon Euskadi porrot ekonomikoan desagertu zen handik gutxira, epaitegiek baieztatutako iruzurren artean[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Epsilon EE-LMP1-07 | Sportscar | Racecar Engineering» web.archive.org 2007-12-27 (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  2. «8 urteko kartzela eskatu dute Epsilonen kudeatzaile ohiarentzat» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]