Erich Fromm
Erich Fromm (Frankfurt am Main, Alemania, 1900eko martxoaren 23 – Muralto, Suitza, 1980ko martxoaren 18a) Estatu Batuetako psikoanalista eta filosofoa izan zen, alemaniarra jatorriz.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1934ean Estatu Batuetara emigratu zuen, Alemania nazitik ihes, eta Ameriketan moldatu zuen bere obra.
Freuden ikasle izan zen, baina, hark ez bezala, pertsona biologiaren emaitza izateaz gainera, gizartearena ere bazela uste zuen. Frommek psikologiaren eta gizartearen psikoanalisiaren printzipioen bidez kultura-arazoei irtenbidea emanez, Frommek uste zuen gizadia gai izango litzatekeela psikologikoki gizarte osasuntsu bat eratzeko.
Erich Fromm 1900. urtean jaio zen martxoaren 23an, Frankfurt am Mainen. Bere gurasoak judutar ortodoxoak ziren, eta bera euren seme bakarra izan zen. Jaio zen herrian bertan, 18 urte zituela, Frankfurt am Mainen hasi zituen jurisprudetzia ikasketak. 1919ko udan, Frommek Hidelbergeko Unibertsitatean hasi zituen ikasketak, eta soziologia ikasteari ekin zion, Alfred Weberrekin hasi zen ikasten, Max Weber soziologoaren anaia zenarekin, Karl Jaspersekin eta Heinrich Rickertekin. 1922an bere titulua jaso zuen, eta hurrengo urteetan zehar, psikoanlista bilakatzeko bere burua lantzen ibili zen Frieda Reichmann izeneko erietxe batean. 1930ean Frankfurteko Gizarte Ikerketa Institutuan sartu zenean, amaitu zuen bere entrenamendu psikoanalitikoa.
Fromm Mexiko Hirira joan zenean, 1949an, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) irakasle bihurtu zen eta psikoanalisi atal bat ireki zuen medikuntza fakultatean. Bitartean, Michigango Estatuko Unibertsitatean psikologiako irakasle ari zen 1957tik 1961era, eta New Yorkeko Unibertsitateko Arte eta Zientzietako graduondoko ataleko psikologiako irakasle laguntzaile 1962tik aurrera. UNAMen klaseak eman zituen erretiroa hartu arte, 1965ean, eta Mexikoko Psikoanalisien Elkartean (SMP) klaseak eman zituen ere, 1974ra arte. 1974an Mexiko Hiritik Muraltora (Suitza) joan zen bizitzera, eta 1980an hil zen etxean, larogehi urteak bete baino bost egun lehenago. Denbora guzti horretan, Frommek bere praktika klinikoari eutsi zion eta zenbait liburu argitaratu zituen.
Bere burua ateotzat hartu arren,[1] bere jarrera "ez-teista mistizista" moduan definitu zuen. [2]
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Idatzi zituen lan ugarien artean (Freuden teoriari, erlijioari, marxismoari buruzkoak), The Art Of Loving (1956, Maitatzearen artea) eta Escape form Freedom (1941, Askatasunetik iheska) dira ezagunenak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Keay Davidson: Fromm, Erich Pinchas, American National Biography Online, 2000
- ↑ (Ingelesez) Fromm, E. (1966). You shall be as Gods, A Fawcett Premier Book, 18 or.:ingelesez: Hence, I wish to make my position clear at the outset. If I could define my position approximately, I would call it that of a nontheistic mysticism.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Askatasunetik iheska. Klasikoak, 1993 (PDF).
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Erich Fromm |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erich Fromm |