Errare humanum est

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errare Humanun Est.

Errare humanum est latinezko esaldi bat da, euskaraz literalki huts egitea gizatiarra da izango litzateke, hots, gizon-emakumeok huts egiten dugu, noiz edo noiz edota gizaki orok egiten du huts. Esamolde labur hau esaldi luzeago baten zatia litzateke.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan, Seneka Gazteari egozten zaio, baina ez dago lekukotasunik. Senekaren aurretik jasoa zen ideia, esate baterako, Zizeronek zioen Cuiusvis hominis est errare, nullius nisi insipientis in errore perseverare (“Izakiak berezkoa du  huts egitea, baina inork ez du berezkoa, leloa ez bada, huts egiteari eustea") (Filipikak XII, 5)[1].

Zizeronek, greko zaharra ondo zekienez, lau mende lehenagoko Euripidesen Hipolito[2] obraren aipamena egin zezakeen.

300 urte geroago, Agustin Hiponakoak ideia berrerabili zuen bere Sermoietan (164, 14): Humanum fuit errare, diabolicum est per animositatem in errore manere ("Huts egitea izakiak berezko izan arren, deabruzkoa da harrokeriagatik huts egiten jarraitzea .")[3]

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza izaera ez da perfektua, gizakiarena akatsak egitea da, ez baita orojakilea. Hala ere, latindar esaldiaren arabera, horrek ez du zabarkeria aitzinatu behar; akatsa hobetzeko aukera bat da. Orduan, auto-hobekuntzarako tresna interesgarri bihurtzen da. Bigarren zatiak esaten du bere akatsetan murgiltzen dena, zuzentzen saiatu gabe, barkaezina dela.

Baliokideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsio laburrak badu euskarazko baliokidea: Ez dago akatsik gabeko pertsonarik (434) edo Akatsik gabeko laguna, aurkitu ezin duguna (8608).[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Cicero: Philippic XII» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  2. «Euripides, Hippolytus» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  3. (Latinez) Augustin. (1838). Sancti Aurelii Augustini Opera. apud Parent-Desbarres (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  4. «Gotzon Garate - Atsotitzak - Online Kontsulta zerbitzua» www.ametza.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]