Erregiak datoz (Donostiako abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erregiak datoz (Donostiako abestia)
Jatorria
Ezaugarriak

'Erregiak datoz' Donostian abesten den gabon kanta zaharra da. Abestia hasieran era serio batez hasten bada, azken lerrotan tonu ironikoa eta barregarria hartzen du, erregeak erabat mozkortuta erakutsiz. Egile anonimoa da. Bertsio desberdinak ezagutzen dira, garaiko Donostiako Alde Zaharraren geografia jasoz. Errege Egunaren bezperan abesten zen.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrela dago jasota Jesus Maria Arozamena eta Tomas Garbizuren liburuan.[1]

"Iru errege ziran ,
Mago jakintsuak,
Jesus adoratzera
Belenen sortuak.
Meltxor, Kaxpar, Baltaxar
ziran bere izenak,
intzentsua ta mirra
eskeñi dutenak.

Iru errege datoz
kale nagusitik
tripak ardoz beteta
ezin egon txutik.
Meltxorre'k eltzen diyon
Kasparr'i besotik
ez muturrez aurrera
eroiziagatik."

Beste bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hau, Donostian kokatuta ere bai, zentzu klasikoagoa du.[2]

"Erregeak datoz
Erregeak datoz
Bretxan barrena,
Bretxan barrena,
ikatza erostera,
ikatza erostera
txanpon batena,
txanpon batena.
Aguinaldo."

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]