Errekalde jauregia

Koordenatuak: 43°07′02″N 2°24′41″W / 43.1173413°N 2.41125762°W / 43.1173413; -2.41125762
Wikipedia, Entziklopedia askea
Errekalde jauregia
Errekalde jauregiaren irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′02″N 2°24′41″W / 43.1173413°N 2.41125762°W / 43.1173413; -2.41125762
Map
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Kontaktua
HelbideaJuan Irazabal pasealekua, 1

Errekalde jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen jauregi neoklasiko bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharran kokatua dago, Koldo Eleizalde kaleko 30. zenbakian. Itxura orokorra, XVI. mendeko jauregiena da, nahiz eta osagai asko, XIX. mendekoak diren, estilo erromantikokoa hain zuzen.[1]

1718ko matxinadan bertan zegoen jatorrizko dorretxea ordezkatu zuen jauregiari su eman zitzaion. XIX. mendean jauregi hau berreraiki zuten, eta sotorako kanpoaldeko sarbidea beharbada XVI. mendeko jauregia aztarna litzateke.

Xabier Munibe, Peñafloridako kondea Bergarako Errege Mintegian jardun ohi zuenean jauregi dotore hau bere bizilekutzat hautatu zuen. Bertan, Valentin Foronda ere bizi izan zen.

Jauregia inguratzen duen ingeles estiloko XIX. mendeko lorategia ere Bergarako altxorretako bat da.

Gaur egun, Laboratorium Bergara museoaren egoitza da.

Loretagi ingelesaren panoramika
Errekalde jauregiko loretagi ingelesa udazkenean. Aurrerago, Bergarako Alde Zaharra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gil Massa, Jesús.. (2001). Urbanismo y arquitectura civil en Bergara : siglos XIII-XVIII. Bergarako Udala ISBN 84-923475-8-9. PMC 433136660. (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabala, Amaia: Errekalde Jauregiaren historia eta bitxikeriak ezagutzen. Goiena. 2019-08-30