Erriberriko Jauregiaren masustondoa
Erriberriko Jauregiaren masustondoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Erriberri |
Koordenatuak | 42°28′54″N 1°38′59″W / 42.48165°N 1.6498092°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1991 |
Arkitektura | |
Azalera | 0 ha |
Erriberriko Jauregiaren masustondoa Nafarroa Garaiko Erriberriko Errege Jauregiaren Igeltsulanen ganberan dagoen bostehun urte baino gehiago duen masustondo beltza (Morus nigra) da. Zuhaitza Monumentu Natural izendatu zuten 2001an.[1]
Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jauregi Berrirako egungo sarbidea dena, garai hartan "Lorategi zaharra" deitzen zioten, zuhaitz eta bestelako landare ugari baitzegoen han. Barnean zein inguruan jauregiak zituen lorategien adibide xume bat besterik ez da. Laranjondo, limoiondo, zidrondo, mingranondo edo jasminez beterik zeuden lorategiak, garai hartan landare exotikoak baitziren, oso estimatuak. Orduan, Valentziatik larajanondoak eta limoiondoak eraman ziren, tartean, ziur aski, masustondo hau. Iritzi batzuen arabera 500 urte baino gehiago ditu.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Masustondoak 1,22 metroko diametroa du oinarrian, eta 9 metroko altuera. Koparen proiekzioa 7,50 X 6 m-koa da. Alea 1991n izendatu zuten Monumentu Natural, bere itxura, neurri eta historiagatik, oso delikatua eta desegituratua dago, eta, beraz, hainbat lan egin behar izan ditu bere iraupena bermatzeko.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) 677. Navarra al natural. (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://castillosdenavarra.wordpress.com/2013/06/02/la-morera-del-castillo-de-olite/
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Erriberriko Jauregiaren lorategiak.