Erronkariko gazta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erronkariko gazta
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Eskualdea Nafarroa
Erronkariko ibarra
Esnearen jatorriaArdia
Pasteurizatua-
Zahartze denbora-
ZiurtagiriaJatorri deitura, 1981 eta 1996

Erronkariko gazta Nafarroako ibar pirenaiko hartan egindakoa da, 1981etik aurrera jatorri deitura duena.

Gaur egun ekoizle nagusiak Uztarroze, Burgi, Izaba, Erronkari eta Bidankoze dira.

Erronkariko gaztaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latxa ardi arrazako esne gordinarekin egiten da (eta zerbait, Rasa arrazako ardi-esnearekin), neguan eta udaberrian, batez ere. Gutxienez, lau hilabetez eduki behar da ontzen. Zapore sendoa du, ondu ondoren zertxobait mina eta koipetsua, baina goxoa. Mozketa hauskorra du, eta zuria, marfil-kolorekoa, baina horira jotzen du. Begi txikiak ditu era desberdinean banaturik. Molde zilindriko trinkoan ateratzen da; azala nabar iluna du, eta alde guztiak leunak dira. Erronkariko gazta alearen pisua 1 eta 3,5 kilo artekoa izaten da. Etiketa komertzialaz landara, kontraetiketa bat ere eraman behar du bere zenbakiarekin, lakrezko zigilu bat balitz bezala, eta hauxe idatzirik: “Erronkari Jatorrizko Deitura”. Horrek erran nahi du gazta kontrolpean egon dela egin den bitartean, eta gazta, gainera, abendutik uztailera bitarte egin dela, biak barne.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]