Estrepa zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estrepa zuri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalvales
FamiliaCistaceae
GeneroaCistus
Espeziea Cistus albidus
Cistus albidus

Estrepa zuria (Cistus albidus) Cistaceae familiako landare loreduna da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metro erdi eta gehienez metrobeteko altuera hartzen du. Zuhaixka hau ez da bereziki adarkatua. Bihotz itxurako hosto zabalak ditu, hiru nerbio oso markatuak dituztela. Hostoak zurixkak dira.

5 cm-ko diametroa hartzen duten lore arrosa edo more handiak ditu. Bost petalo dituzte.[2] Lore bakartiak dira normalean batzuetan 3-4 ikus daitezke batera. Adarren puntatan ateratzen dira.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneo aldean bizi da, karezko lurzoruetan eta klima bero eta lehorrean.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Landaretik ateratzen den erretxina marroia eztulari aurre egiteko ziropetan erabili izan da.

%5-10 proportzoan diluituta azalean igurzteko sustantzia ekoizten da. Eta infusioan hartuta urdaileko minarentzako ona da.

Hosto latzak dituenez tresnak garbitzeko erabili izan da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ellul P., M. Boscaiu, O. Vicente, V. Moreno, J. A. Rossello. (2002). «Intra- and Interspecific Variation in DNA Content in Cistus (Cistaceae)» Annals of Botany 90 (3): 345-351..[Betiko hautsitako esteka]
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.