Europako Kristau Gazte Politikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europako Kristau Gazte Politikoak
Datuak
Izen laburraECPYouth
Motaerakundea
HerrialdeaBelgika
Ideologiakristau demokrazia
Historia
Sorrera2004
webgune ofiziala

Europako Kristau Gazte Politikoak (ECPYouth) Europako Kristau Higikunde Politikoaren gazte-erakundea da, Europa osoan, politikan diharduten kristau-gazteak biltzen dituena. ECPYouthek, kristau-politika Europan indartzeko, gazteok hornitzea du helburu.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ECPYouth 2004an sortu zen, Europako Kristau Gazte Politikoen Sare (ECPYN) gisa, Kortenbergen (Belgika), PerspectieFren ekimenez, Kristau Batasunaren gazte-erakundea. Udako Nazioarteko Eskolaren kariaz sortu zuten. Udako eskola hartan, Europa osoko gazteak esku hartu zuten.

Udako Eskola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an, Kortenbergen, lehen Udako Nazioarteko Eskola egin zenetik, urteango ospakizun bihurtu da. Udako eskolan gai politiko bati buruzko txostengileak, lanketa-saioak eta txangoak egoten dira. 2005ean udako eskola Lunterenen (Herbehereak) izan zen, 2006an Birštonasen (Lituania), 2007an Wüzburgen (Alemania), 2008an Chisinaun (Moldavia), 2009an Risanen (Montenegro), 2010ean Ohriden (Ipar Mazedonia), 2011an Parisen (Frantzia), 2012an Zagreben (Kroazia) eta 2013an Helsinkin (Suomi).

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horretaz gain, ECPYouthek beste ekinbide batzuk ere antolatzen ditu: Europako hainbat aldetan egiten diren eskualdeko biltzarrak eta ECPMren biltzarretako gazteentzako egitarauak.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]