Euskal Duatloia
Euskal Duatloia | |
---|---|
Antolatzailea | Aiztondo-Oarso Herri Kirol Kluba |
Sorrera | 2022 |
Eremua | Euskal Herria |
Tokia | Azpeitiko zezen plaza |
Lana | Bi proba
|
Garaipen gehien | Ugaitz Mugertza (2) |
Txapelduna | Ugaitz Mugertza (2024) |
Euskal Duatloi Saria herri kirol proba konbinatua da, hiru ariketaz osatzen dena, bi aizkora saio eta korrika saio bat. 2022an izan zuen aurreneko ekitaldia.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanporaketan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 45 ontzako etzandako bi enbor ebaki
- 2 kilometro korrika egin
- 45 ontzako zutikako bi enbor ebaki
Finalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 45 ontzako etzandako lau enbor ebaki
- 4 kilometro korrika egin
- 45 ontzako zutikako lau enbor ebaki
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2022ko urtarrilaren 6an jokatu zen lehenengo ekitaldia. 9 kirolarik hartu zuten parte[1] eta Ugaitz Mugertza izan zen txapelduna[2].
2023an, aldiz, arrakasta handiagoa eduki zuen txapelketak. 21 kirolarik parte-hartu zuten sailkapen-saioan, eta handik sei kirolarik eman zuten finalerako urratsa. Eneko Saralegi izan zen irabazlea[3].
2024an Ugaitz Mugertza izan zen berriz txapelduna, baina ez zuen lortu 2023an ezarritako errekorra hobetzerik.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena | Irabazlearen denbora |
---|---|---|---|---|
2022 | Ugaitz Mugertza | Arkaitz Jauregi | Eneko Saralegi | 32:31 |
2023 | Eneko Saralegi | Ibai Soroa | Suharri Rodriguez | 30:35 |
2024 | Ugaitz Mugertza | Oier Kañamares | Arkaitz Jauregi | 31:56 |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «I. Euskal Duatloia jokatuko dute ostegunean herriko zezen plazan - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ «Ugaitz Mugertzak irabazi du I. Euskal Duatloia - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-06).
- ↑ «Eneko Saralegik irabazi du II. Euskal Duatloia - Azpeitia» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).