Euskal lizunkeriaren antologia
Euskal lizunkeriaren antologia | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | Euskal lizunkeriaren antologia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | Erotismoa |
Euskal lizunkeriaren antologia Juan Martin Elexpuru idazleak 1999an plazaratu zuen Txalaparta argitaletxean. Benetako saski-naskia da, mota askotako literatura-lanak eta egileak lotuz. Ilustrazio erotiko ugari biltzen ditu liburuak, bestetik.[1]
Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Liburu honetan Juan Martin Elexpuruk ehun testutik gora sartu ditu "aldez edo moldez lizuntzat jo daitezkeenak". Izan ere, alde ederra dago Bernart Etxepareren "Emazten fabore" eta Jon Miranderen "Hiru putattoak" poemen artean. Lizunkeriaren aurka sutsu jardun zuten Axular edo Frai Bartolome ere, bestetik, beren idatziak, ogizkoak bailiren, lizunduz joan baitira poliki-poliki. Kantuak, bertsoak, xikitoak, esaerak... denetik dago lan honetan. Amaieran, testu zaharren ulertzean laguntzeko, hiztegi txiki bat dator. Kronologikoki euskal literaturaren hastapenetik gaur egungo literaturaino dago jasota.[2]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Juan Martin Elexpuru: Euskal lizunkeriaren antologia, Tafalla: Txalaparta argitaletxea, 1999. ISBN: 84-8136-148-8. 261 or.