Eztabaida:Aldebakarreko independentzia aldarrikapen

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Arratsaldeon. Bidezkoa da Katalunia adibide moduan egotea Aldebakarreko independentzia aldarrikapena kasu honetan bertan behera geratu baldin bada eta Kataluniako Generalitateak egoerari aurre egin ez badio? Ni ez nago hain ziur. Iritzi gehiagoren zain. -Oraina (eztabaida) 15:02, 29 azaroa 2017 (UTC)

Ingeles Wikipediako artikuluan ere ageri da Katalunia. Izatez, Katalunian ere izan zen era honetako aldarrikapena; besterik da gero gauzatu ez izana. Nire ustez, aski litzateke ohar hori osatzea («Espainiak ez du onartzen» hori eskas geratzen da), Kataluniari dagokionez zerrenda txukun izateko. --Xabier Armendaritz 2017-11-29, 15:08 (UTC)
Aldarrikapena eta onespena ez da gauza bera. Horregatik uste dut zilegi dela adibidea. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:17, 29 azaroa 2017 (UTC)
Mila esker. Ba Xabierrek idatzi duen moduan. Oharra osatuko dut.-Oraina (eztabaida) 15:23, 29 azaroa 2017 (UTC)