Eztabaida:Erregosi

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo, erregosiren inguruan nire zalantzak. Erregosi gaztelerazko "estofar" bezala definitzen da normalean. Baina teknika modu hau bereiztu egiten da gisatzeko teknikatik. Erregosi edo estofar, gisatzeko modu edo teknika bat da, baina kasu honetan osagai guziak hasieratik batera jartzen dira eta bere zuku edo hezetasunarekin kozinatzen dira, saltsa ez da pasatzen. Tajina da horren adibiderik egokiena. Aldiz gisatzeko osagaiak aldez aurretik frijitu edo salteatu egiten dira ondoren likodoekin bustiz. Erregosi WP osatzeko garaian aldez aurretik gisatze terminoaren sinonimo moduan idatzirik zegoen eta ni horri atxikitu naiz baina nik erregosi eta gisatu desberdindu egingo nituzke. Besterik gabe gabon. —Aurreko iruzkin sinatugabea Gaztarrotz (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.