Eztabaida:Exèrcit Popular Català

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ze arrazoigatik ezabatu da "armatua" eta "terrorista" ipini? Gauza bat da datuak gehitzea, baina honek eztabaida merezi lukeela uste dut. - Jo Ta Akatu

Nik ere "talde armatua" jarriko nuke, biolentzia politikoa erabili duten bestelako taldeak ere hala definitzen direlako euskal Wikipedian (EZLN, Komando Autonomoak...). Terrorista baloratiboegia iruditzen zait. Orereta 18:00, 2 Otsaila 2007 (UTC)
Nik aldatu dut eta badaukat arrazoi bat. Nazio Batuen Erakundea egunak egon ziren bilduta terrorismoa zer den definitzeko eta ez zuten lortu. Terrorismoaren definizio tradizionalean biolentzia armatua gobernuaren aurka erabiltzen duena da, baina definizio hori erabilita Israelen jarri beharko genuke estatu terrorista bat dela, Gazako gobernua gobernu ofizial bat da. Beraz terrorismo jarri beharrean horrelako taldeentzat nik behintzat talde armatu jarriko nuke, batez ere helburu politikoak dituztelako horren atzean (beste gauza bat da Lee Oswald edo horrelako ekintzaileak). -Theklan; (zer?) 00:05, 3 Otsaila 2007 (UTC)

Katalanezko eduzioan "Entre el 1970 i el 1971 va aparèixer l’Exèrcit Popular Català (EPOCA) com una organització armada d’alliberament nacional" ipitzen du, eta Terra Lliure antzera: "Terra Lliure fou una organització armada clandestina independentista catalana, fundada el 1978"", eztabaida egon arren; nik uste dut "neutroagoa" dela "armatua", eta are gehiago jatorrizkoa artikuluak honela badakar. Lankide:Jo Ta Akatu