Eztabaida:Hamaika Bide Elkartea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Autopromozioa[aldatu iturburu kodea]

Non ikusten duzu autopromozioa? Informazio asko duelako? Inon ez da jartzen ona ala txarra den. Nire ustez jarritako guztia kontrastatu daiteke. Nire ustez pena da beste elkarteen informazioa hain zehatza ez izatea. -Joxerra (eztabaida) 12:50, 12 otsaila 2016 (UTC)

Bigarren esaldian, esaterako, ditugu:Elkarte honetan Hego Euskal Herriko lau lurraldetako eta Euskal diasporako espezialistak bildu ziren euskaldunok ezagutu ditugu erbestealdiak.... Nortzuk ditugu? Hori elkartearen webgunean agertzea tira, baina imajinatzen duzu paperezko entziklopedia batean hori horrela azaltzea? Egiazgarritasunean baino (ez dago erreferentziarik) ikuspuntu subjektiboan dago autopromozioa. Horrez gain, akten zerrenda horiek uste dut ez dutela zentzu handiegirik entziklopedian sartzea; ondo dago, esaterako, elkartearen webgunean jartzea. -Xabier Cañas (eztabaida) 14:28, 12 otsaila 2016 (UTC)
"Ditugu"? Euskaldunok.-Joxerra (eztabaida) 14:35, 12 otsaila 2016 (UTC)
Ez euskaldun guztiok, ni ez behintzat. Tarte eta denbora hartu dut eztabaida honetan aritzeko eta begirunez ari natzaizu. Serio hartu mesedez jarri dudana: Lehen pertsonan idazteak izaera subjektiboa ematen dio testuari eta entziklopedia batean ez da onargarria. Horrekin ados zaude? -Xabier Cañas (eztabaida) 14:48, 12 otsaila 2016 (UTC)
Esaten duzuna uler dezaket eta ados nago subjetibitatearen kontuarekin baina zu ez zaude "gu" horrekin asaldatuta. Ulertzen ez dudana zera da: gauzak esateko garaian zergatik zarete hain bortitzak? Gauzak esan behar dira modu horretan? "Serio hartu, mesedez". Nondik ateratzen duzun serioz ez zaitudala hartu? Benetan, wiki honetan ez da lehenengo aldia horrelakorik gertatzen zaidala (behin hiru egun zigortuta egon nintzen eta zigortu ninduenak ez zidan ezta erantzun ere) eta ene ustez modu horiek ez diote proiektuari gehiegi laguntzen. Artikulu horretan oker asko egon daiteke, planteamendu eztabaidagarriak, iritzi kontrajarriak... ados. Baina zergatik "autopromozio", "publizitate"? Non dago negozioa? Beharrezkoa da kolaboratzaileak horrela tratatzea? Elkarte hori ondo ezagutzen dut eta horrela azaldu dut. Horrek ez du esan nahi ni zure etsaia naizenik (eskerrak!) edo zerbait saltzen dizudala. Ez. Nik nire lana normalean parametro horiekin egiten dut, niretzako informazioa dena ematen, eta hor ez dago ezer ezkuturik. Izan daiteke nire lanaren ondorioa baina informazio bibliografikoa asko baloratzen dut. Agian okertuta nago eta sartu naiz sartu behar ez nintzen tokian. Horrela bada, barkatu. Ezabatu orria eta ez galdu denbora gehiago nirekin. Benetan. Besarkada batez: -Joxerra (eztabaida) 15:07, 12 otsaila 2016 (UTC)

Joxerra, hau entziklopedia kolaboratiboa da eta gauzak elkarlanean egiten dira. Ondo ulertzen duzu non dagoen arazoa artikulu horretan. Zuk zeuk egokitu artikulua, eta kito!-Xabier Cañas (eztabaida) 15:26, 12 otsaila 2016 (UTC)

Barkatu, baina ez dut ezer ulertu. Nire akatsa izango da.-Hpholke (eztabaida) 15:47, 12 otsaila 2016 (UTC)

Mea Culpa[aldatu iturburu kodea]

Uste dut azkarregi idatzi dudala, guztia ondo irakurri gabe. Barkatu Joxerra, bai, bortitzegia izan naiz, eta uste dut arrazoirik gabe. Sentitzen dut. -Xabier Cañas (eztabaida) 16:14, 12 otsaila 2016 (UTC)

Beno, egin ditut nahi zenituen aldaketak, edo hori pentsatzen dut. Gauza gehiago kendu behar baldin bada, zure esku uzten dut. Sentitzen dut sortutako istilua. Arrazoia duzu: euskal wikipediaren proiektua ez dut ulertu, agian ingeleseko bertsioa gehiegi begiratu dudalako. Animo eta ea laster 250 000 sarrera lortzen dituzuen. Besarkada bat:-Hpholke (eztabaida) 12:18, 13 otsaila 2016 (UTC)

Ezabatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Nik uste dut ezabatu baino, artikulua Wikipediara moldatu behar dela. Batzar eta aktibitateen zerrenda ezabatuko nuke ere bai, eta artikulua luze garatzen ez bada (bigarren mailako iturriak!), argitalpenen zerrenda aparte jarri. - --Joxemai; (erantzunak) 15:58, 12 otsaila 2016 (UTC)

 Alde -Xabier Cañas (eztabaida) 16:14, 12 otsaila 2016 (UTC)