Eztabaida:Rontegi

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskaraz ez luke Errontegi behar, ala? Berdin esango nuke (e)rrekondo, (e)rreka eta enparauei buruz. Negargarri deritzot ustezko euskaltzale-abertzaleek antigualeko eskribau inperialista baten txepelkeria autoritarioei oraindik ere men egitea (eta beti ere, jakina, "k"-z idatzita. Haiek bai aberchaleak!).

Euskaltzaindiaren arabera Arrontegi da, bai zubia, baita auzoa ere. Aldatu behar da, jakingo banu, nik neuk egingo nuke, baina.....
Zein arau da hori? Euskaltzaindian bakarrik aurkitu dut Arrontegi deitura gisa. Esango al didazu non aurkitu duzun? --Unai Fdz. de Betoño 08:35, 5 Iraila 2007 (UTC)
Auñamendi entziklopedian ez datoz ez Arrontegi, ezta Errontegi ere. Rontegi, aldiz, badator. --Unai Fdz. de Betoño 08:48, 5 Iraila 2007 (UTC)
Bizkaiko Foru Aldundiko webgunean Euskaltzaindiak onartutako toponimoen zerrenda agertzen da eta Arrontegi izena dakar. Errontegi ez dut nik esan aurretik zegoen jarrita.
Hala da, oraintxe bertan ikusi dut--Janfri; idatzi lasai 14:03, 5 Iraila 2007 (UTC)
Hala da. Aldatuko dut, beraz. Rontegi utziko dut, badaezpada, eta berbideraketa egingo dut. Eskerrik asko anonimoari laguntzagatik. --Unai Fdz. de Betoño 17:04, 5 Iraila 2007 (UTC)