Eztabaida:Urtza Alkorta

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Ezabatzeko proposamena (2013ko maiatza)[aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau ezabatzea proposatzen dut, Wikipedian pertsona nabarmenen (gutxienez ezagunen) artikuluak sortzen dira eta nire ustez Urtzak ez diu baldintza hori betetzen. Edukirik gabeko artikulua da.--An13sa 20:01, 18 maiatza 2013 (UTC)

 Aurka Pertsona bera nabarmena ez den arren, bere inguruan izandako gertakariak bai direla nabarmenak, gutxienez bi egunetan zehar Euskal Herriko eta Espainiako hedabide askoren gai nagusia izan delako. Ertzaintzak sekulako operazioa burutu zuen bera atxilotzeko. Askegunea artikulua badagoela ere kontuan hartu behar da. Urtza Alkortaren atxiloketa izenburura aldatzea akaso? - --Joxemai; (erantzunak) 08:34, 19 maiatza 2013 (UTC)
 Aurka. Joxemaik azaldutako arrazoiengatik. --Xabier Armendaritz 2013-05-20, 22:06 (UTC)
 Aurka. Egunkari eta titular askotan agertu da, ditugun musika talde, idazle eta kirolari asko baino gehiago. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:22, 20 maiatza 2013 (UTC)

Joxemairen proposamenaren haritik, «Ondarroako askegunea» izenburua proposatzen dut artikulu honetarako. --Xabier Armendaritz 2013-05-20, 22:20 (UTC)

Artikulu hau datu biografiko gehiagorekin osatzen bada, dena dela, hemen utziko nuke, eta «Ondarroako askegunea» izeneko beste bat sortu. Betiere, esan bezala, ez dut uste ezabatzeko modukoa denik. --Xabier Armendaritz 2013-05-20, 22:40 (UTC)

Eztabaida itxi egiten dut, gehiengoz artikulua gordetzea erabakita. Ezabatzeko proposamen txantiloia kentzera noa - --Joxemai; (erantzunak) 12:15, 24 maiatza 2013 (UTC)