Florence Van de Walle
Florence Van de Walle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berchem (en) , 1838ko urriaren 28a (185 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Bizilekua | Paris |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | day labourer (en) , emergency medical technician (en) eta Communarda |
Parte-hartzailea
|
Florence Van de Walle Parisen lan egiten zuen jornalari belgikarra izan zen. 1871n Parisko Komunan parte hartu zuen, eta Tuileriak jauregiari su ematen lagundu omen zuen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Florence Van de Walle 1838ko edo 1848ko urriaren 28an jaio zen Berchemen[1][2] , Audenardetik gertu, Belgikan[1]. Frédéric Van de Walle jornalariaren eta haren emazte Marie-Sabine de Venyn-en alaba izan zen.[1]
Gaztetan Belgika utzi zuen eta Angers-en, Maine-Loiren, bizi izan zen 17 urte bete arte.[1] Gero, Parisen bizi izan zen. Hiri horretan, 1868an, Baruteau izeneko gizon batekin bizi zen 17 rue Saint-Jacques kaleko 17. zenbakian, 5. barrutian.[3]
Florence Van de Wallek parte zuzena hartu zuen Parisko Komunan 1871n. Antoine Brunelek agindutako 107. batailoi federatuari atxikiturik egon zen ambulancière edo anbulantziako erizain gisa.[1][4] Maiatzaren 22an, 8. barrutiko Royale eta Saint-Honoré kaleetako barrikadetan egon zen.[4] Hurrengo egunean, maiatzaren 23an, bi aldiz zauritu zuten.[3]
Maiatzaren 24an, Tuileriei su eman ziela harrokeriaz oihu egin zuen[5]:
«Su eman diet Tuileriei, errege bat etor daiteke orain: errautsetan aurkituko du jauregia! Eta zer esan gaur gauean erreko den guztiaz!».[5]
Florence Van de Vallek adierazi zuen ateak hautsiz ihes egin zuela Tuilerietatik, eta obus metrailaz zauritu zutela bularraren azpian.[5]
Geroago, Van de Vallek ezeztu egin zuen sutean parte hartu izana.[4] Edith Thomas-en arabera, bai bera eta bai Anne-Marie Menand izan zitezkeen sutean parte hartu zuten bakarretako bi.[6] Lekuko batzuek adierazi zuten fusil bat bandoleran eta sable bat zeramatzala ikusi zutela.[4][5] Ezaguna zen bere izaera politiko grinatsuagatik.[4]
Maiatzaren 27an atxilotu eta Versailleseko Satory auzora[3] eraman zuten. 1872an 4. Gerra Kontseiluaren aurrean aurkeztu behar izan zuen. Kontseiluak pétroleusetzat hartu zuen, errudun deklaratu, eta 1872ko apirilaren 16an bizitza osorako lan behartuetara kondenatu zuen.[3]
1879ko amnistia-legearekin ez zuen izan inongo onurarik bere zigorrean[4], baina Haute-Marneko Auberiveko espetxeko medikuak bere aldeko txostena idatzi zuen, eta 1879ko azaroaren 15ean zigorra hamabost urtera murriztu zioten.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:Florence Van de Walle» artikulutik itzulia izan da, 2022-08-25 data duen 196410115 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-08-25 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b c d e Sartorius eta Paepe, 1985. 10. or.
- ↑ Thomas, 1980. 206. or.
- ↑ a b c d (Frantsesez) Van de Walle, Florence. LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvement ouvrier, mouvement social. (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
- ↑ a b c d e f g (Frantsesez) Baruteau, Florence [née Wandeval Florence. ] LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvement ouvrier, mouvement social. (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
- ↑ a b c d Sartorius eta Paepe, 1985. 12. or.
- ↑ Thomas, 1980. 207. or.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez) Van de Walle, Florence. LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvemente ouvrier, mouvement social. 2020-09-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
- (Frantsesez) Baruteau, Florence [née Wandeval Florence. ] LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvemente ouvrier, mouvement social. 2018-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
- (Frantsesez) Sartorius, François; Paepe, Jean-Luc de. (1985). Van de Walle, Florence (Belges ralliés à la Commune de Paris). Libraire Alain Ferraton, 637-639 or..
- (Frantsesez) Dittmar, Gérald. (2004). Dictionnaire biographique illustré de la Commune de Paris de 1871. Paris: Dittmar Eds. ISBN 9782951919242..
- (Frantsesez) Édith, Thomas. (1980). Les Pétroleuses. Gallimard, 204-209 or. ISBN 9782072879739..(Liburu honetan Florence Wandeval esaten zaio).
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Beloki Resa, Elena. (2021) Parisko Komuna: emakumeen hitza eta ekintza argitara. ERRIA (Erreportajeak).
- 150 urte Parisko komunaz: Mugarria historian eta ezkerraren erreferentea. (2020) EITB podcastak. Erreportajeak.
- Kellner, Manuel (2021) Hace 150 años. Las mujeres en la Comuna de París. Rebelión. Feminismos,