France Prešeren

Wikipedia, Entziklopedia askea
France Prešeren

Bizitza
JaiotzaVrba (en) Itzuli1800ko abenduaren 3a
Herrialdea Austriar Inperioa
Illyrian Provinces
Habsburgotar monarkia
HeriotzaKranj1849ko otsailaren 8a (48 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hizkuntzakesloveniera
alemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, abokatua, idazlea eta legelari-poeta
Lan nabarmenak
InfluentziakVirgilio, Friedrich von Schlegel, Friedrich Schiller, Johann Wolfgang von Goethe, Luís de Camões eta Adam Mickiewicz
Mugimenduaerromantizismoa

Musicbrainz: fb5b7272-35cd-4aa8-bf1f-4637d0ff194d IMSLP: Category:Prešeren,_France Find a Grave: 7609860 Edit the value on Wikidata

France Prešeren (Vrba, 1800ko abenduaren 3a - Kranj, 1849ko otsailaren 8a) Esloveniako poeta erromantiko handiena izan zen[1], XIX mendearen lehen aldian bizi izan zena. Eslovenierazko literaturaren aitzindaria izan zen eta hil ondoren herrialdeko kanon literarioa bihurtu zen[2]. Batez ere eslovenieraz idazten zuen, baina alemanez ere bai[3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vrba herrixkan jaio zen Austria-Hungariako Inperioaren barnean, Karniola Garaia eskualdean. Filosofia ikasi zuen eta ondoren Vienan zuzenbidea. 1828an doktoratu zen eta abokatu izaten saiatu zen baina bere ideia liberalen erruz ez zuen aukerarik izan eta Ljubljanako abokatu talde batetako laguntzaile izatea baino ez zuen lortu. 1846an azkenean Kranjn lortu zuen abokatua izatea baina bi urte beranduago hil zen.

Karniolan bizi zenez, hasieran batez ere karniolartzat hartu zuen bere burua, baina pixkanaka-pixkanaka esloveniar nortasun zabalagoa garatu zuen[4].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo poesia Iliriar orria aldizkarian agertu zen 1827an, "Neskatilei" izenburua zuena, (Dekletom / An die Mädchen).

Poesia gehienak Karniolako erletxoa aldizkariak argitaratu zituen eta 1843tik aurrera "Nekazal eta Artisau egunkaria"-n. 1846an bertan France Prešeren doktorearen poesiak (Poezije Doktora Franceta Prešerna) argitaratu zuen.

Bere lanik ezagunena Sonetni Venec soneto liburua izan zen.

Onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ljubljanako enparantza nagusiak bere izena darama, Prešeren enparantza. 1.000 tolaretako billetetan bere aurpegia agertzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Eslovenieraz) Juvan, Marko. Čop in Prešeren ali transfer svetovne književnosti na Kranjsko. Ljubljana (argitaratze data: 2011-05-05) (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  2. (Eslovenieraz) Božič, Zoran. (2011). «Dejavniki literarne kanonizacije v srednješolskih berilih – na primeru Prešerna» Jezik in slovstvo 56 (5-6): 3-26..
  3. (Eslovenieraz) Rozka, Štefan. (1974). «Angleški slavist o Prešernovih nemških pesmih» Jezik in slovstvo 19 (8): 324-325. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  4. (Eslovenieraz) Perušek, Rajko. (1901). «Prešeren in Slovanstvo: Z dostavkom uredništva = A. Aškerc» Ljubljanski zvon (Tiskovna zadruga) 21 (1): 64. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-11-11) (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: France Prešeren Aldatu lotura Wikidatan