Gabriel Zuchtriegel
Gabriel Zuchtriegel | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Weingarten, 1981eko ekainaren 24a (42 urte) | ||||
Herrialdea | Alemania | ||||
Bizilekua | Napoli | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | alemana italiera ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | arkeologoa eta functionary (en) | ||||
Enplegatzailea(k) | National Archaeological Museum of Paestum (en) University of Basilicata (en) archaeological excavations of Pompeii (en) | ||||
Musika instrumentua | pianoa |
Gabriel Zuchtriegel (Weingarten, 1981eko ekainaren 24a) arkeologo alemaniarra da, italiar nazionalitatea duena eta 2021eko otsailaren 20tik aurrera Ponpeiako aztarnategi arkeologikoko zuzendaria dena[1].
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arkeologia klasikoa, historiaurrea eta filologia grekoa ikasi zituen Berlingo Humboldt Unibertsitatean, 2001etik 2006ra bitartean.
2010ean Bonneko Unibertsitatean doktoratu zen Gabi hiri zaharreko aztarnategi arkeologikoari buruzko tesi batekin, bertan indusketa-kanpainak egin ondoren Alemaniar Arkeologia Institutuak emandako beka bati esker. Indusketak egin zituen Selinonte eta Basilicatako Heraklean ere, Basilicatako Unibertsitateko arkeologia greko eta erromatarreko katedrako irakasle laguntzailea izan zen ikasturte akademiko batean (2014-15).
2015ean, Paestumeko Arkeologia Parkeko eta Arkeologia Museo Nazionaleko zuzendari arduradun izendatu zuten. 2020ko uztailaren 15ean italiar nazionalitatea eman zioten.
2021eko otsailaren 20an Ponpeiako indusketa arkeologikoen zuzendari izendatu zuten, Massimo Osannaren ordez.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ponpeiako Arkeologia Parkeko weborri ofiziala (italieraz). (Noiz kontsultatua: 2022-08-07).