Gipuzkoako Promozio Liga
Gipuzkoako Promozio Liga | |
---|---|
Sorrera | 1993 |
Parte-hartzaileak | Gipuzkoako traineru apalak |
Modalitatea | Liga formatua |
Irabazlea(k) | Kalparra (San Pedro B) |
Webgunea | Gipuzkoako Arraun Federazioaren webgunea |
Gipuzkoako Promozio Liga 1993 urtean jokatu zen arraun liga izan zen. Talde apalek hartu zuten parte, izan ere elkarte hauek promozionatzeko beraientzako estropadak antolatzea baitzen helburua.
Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sei traineruk hartu zuten parte eta zazpi estropada jokatu ziren. Estropada hauetan sei elkarteotaz aparte beste arraun talde batzuk ere gonbidatu zituzten lehiatzeko.
Traineruak
- Fortuna Kirol Elkartea (Donostia), Asier Ocón, trainerua Karmengo Ama.
- Hernani Arraun Elkartea, Fermin Etxeberria, trainerua Elorrabi.
- Hibaika Arraun Elkartea (Errenteria), Joseba Ostolaza, trainerua Madalen.
- Hondarribia A.E. B, Ramon Elizetxea, trainerua Ama Guadalupekoa.
- Kalparra Arraun Elkartea (San Pedro), Ramon Erostarbe, trainerua Kalparra.
- P. D. Koxtape B (P. Donibane), J. A. Iriarte, trainerua Erreka.
Estropadak
Estropada | Irabazlea | Prom. Ligako 1. | Prom. Ligako 2. | Prom. Ligako 3. |
---|---|---|---|---|
Hernaniko Bandera | Donibaneko Arraunlariak | Koxtape B (4.) | Kalparra (6.) | Hondarribia B (9.) |
Hendaiako Bandera | Trintxerpe | Kalparra (2.) | Hibaika (3.) | Hernani (5.) |
Hondarribiko Promozio Estropada | Getaria | Kalparra (3.) | Koxtape B (4.) | Hibaika (5.) |
San Pedroko Bandera | San Pedro | Kalparra (11.) | Koxtape B (15.) | Hibaika (18.) |
Oreretako Bandera | Trintxerpe | Kalparra (2.) | Koxtape B (3.) | Hibaika (5.) |
Koxtaperen Bandera | Kalparra Arraun Elkartea | Kalparra (1.) | Hernani (2.) | Hondarribia B (3.) |
Fortunaren Promozio Estropada | Kalparra Arraun Elkartea | Kalparra (1.) | Hernani (2.) | Koxtape B (3.) |
Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elkartea | Puntuak | Irabazitako Banderak |
---|---|---|
Kalparra Arraun Elkartea | 41 | Koxtape, Fortuna |
P. D. Koxtape B | 25 | |
Hibaika Arraun Elkartea | 25 | |
Hernani Arraun Elkartea | 22 | |
Hondarribia A.E. B | 15 | |
Fortuna Kirol Elkartea | 15 |