Girsu

Koordenatuak: 31°37′N 46°09′E / 31.62°N 46.15°E / 31.62; 46.15
Wikipedia, Entziklopedia askea
Girsu
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Irak
Governorate of IraqDhi Qarreko probintzia
Geografia
Koordenatuak31°37′N 46°09′E / 31.62°N 46.15°E / 31.62; 46.15
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00

Girsu edo Ngirsu egungo Tel Telloh hirian dagoen aztarnategi arkeologikoa da, Dhi Qar probintzian, Iraken, eta izen hori zuen antzinako Sumerko hiria izan zen, Lagashtik 25 kilometro ipar-mendebaldera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Girsu seguru asko Obeid garaian gune populatua zen jadanik, Kristo aurreko bosgarren milurtekoan, baina garapen esanguratsua Sumerko lehen aldi dinastikoaren hasieran izan zuen (Kristo aurreko 25. eta 24. mendeen artean). Lagashko bigarren dinastian, Girsu Lagashko erresumako hiriburu bihurtu zen, eta bere erlijio-gune izaten jarraitu zuen, botere politikoa Lagash hirira aldatu ondoren.

Ur hiriko Hirugarren Dinastia sumertarrean, inperio haren garrantzizko administrazio-zentroa izan zen. Ur nagusitasunetik erori ondoren, Girsuk ere garrantzia galdu zuen, baina herri txikiago bezala iraun zuen.

Girsuk K.a. II. mendean berpizte bat ezagutu zuen, Mesopotamiako hegoaldeko mutur osoan bezala. Adadad-nadin-ahhe izeneko bertako jauntxo indartsu batek jauregi txiki bat eraiki zuen han, gure aroaren hasieran erabilia (Trajanoren espedizioen garairaino gutxienez), eta aramear alfabetoko inskripzioetan aipatua da.

Arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telloh izan zen modu estentsiboan induskatutako lehen sumertar tokia, lehenik Ernest de Sarzec Basorako kontsul frantsesak 1877tik 1900era,[1] gero aurrekoaren ondorengo Gaston Crosek 1903tik 1909ra, eta[2] Henri de Genouillac apaizak 1929tik 1931ra bitartean[3][4][5].

Girsuko aurkikuntzen artean Putreen hilarria nabarmentzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Ngirsu» artikulutik itzulia izan da, 2020-12-05 data duen 131468804 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2020-12-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Découvertes en Chaldée, E. de Sarzec, Paris, Leroux, 1884–1893
  2. Nouvelles fouilles de Tello, Gaston Cros, Paris, 1910
  3. Fouilles de Telloh I: Epoques presargoniques, Abbé Henri de Genouillac, Paris, 1934
  4. Fouilles de Telloh II: Epoques d'Ur III Dynastie et de Larsa, Abbé Henri de Genouillac, Paris, 1936
  5. A. Parrot, Tello: vingt campagnes de fouilles 1877–1933, Paris, A. Michel ,1948

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]