Gizajoen katalogoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizajoen katalogoa
Datuak
Argitaratze-data2016
GeneroaEleberria
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak258

Gizajoen katalogoa liburua 2016.urtean Joxean Agirrek plazaratutako eleberria da. Eleberri berritzailea non erotismoarekin, umorea eta esperimentazioa nahasten diren.

Gertakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gertakizunak Zarautzen ematen dira, orain urte gutxi batzuetan. Protagonista, liburu saltzaile jubilatua eta bibliografiaz interesaturik, idazle gris eta urtetan sartua dugu. Idazle esaten dugu baina zaletasun hori intimitatean gordetzen du literatura-tailer batean apuntatzen den artean. Tailer horren irakaslea neska gazte eta erakargarria da. Irakaslea literatura munduan mugitzen den fundazio misteriotsu baten kidea da eta protagonista balore berri bat bezala ikusten du. Bitartean, protagonistaren bizitza nahasia ezagutuko dugu: bere emaztea eta alabarekin bizi da; bi emakume horien artean konplizitate handia dago eta momentuero ari dira kofidentziak partitzen. Emaztea gizonei emanda bizi da, beti hurrengo amoranteaz pentsatzen. Protagonista hori guztia aztertzen duen bitartean, bizitza propio darama, bere gelan aipuak eta testuak prestatzen. Idazleak ere, bestetik, baditu harremanak beste emakume batekin, emaztearen ahizpa alegia. Irakaslearekin mainteminduko da baina gero bere bi idazle daudela deskubrituko ditu: Joxean Agirre bera eta Kirmen Uribe. Aldi berean, fundazioaren helburua hogeita bost urtetan Literaturako Nobel Saria euskaldun batentzat izatea bilatzen duela deskubrituko du. Narrazioa katramilatzen joaten da Kirmen Uriberen lehen eleberria lapurtu izan dela eta lehen susmagarria edadeko idazlea dela jakin arte.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri honek plano desbedinak nahasten ditu. Protagonistari gertatzen zaizkionak eta gertatutakoak ditugu, batetik; egiten ari den gizajoen katalogoa eta aipuen antologia, bestetik. Guztietan Agirreren begirada ironikoa topatuko dugu, ironia baina baita ere galtzaileen aldeko xamurtasuna. Idazkera arina da, erakargarria. Literatura eta erotismo eleberriaren ardatzak dira eta behin eta berriro haien inguruko ausnarketak azaltzen dizkigu. Gai horien artean autofikzioaren gainekoek garrantzi berezia dute ezen egile berak eleberriaren pertsonaia baita.[1] Orokorrean, Agirrek eleberri honetan literaturarekin berarekin jolasten duela esan daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]