Gobeu-Gebara-San Joan jauregia

Koordenatuak: 42°51′N 2°40′W / 42.85°N 2.67°W / 42.85; -2.67
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gobeu-Gebara-San Joan jauregia
Eraikinaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′N 2°40′W / 42.85°N 2.67°W / 42.85; -2.67
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura

Gobeu-Gebara-San Joan jauregia Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen jauregi bat da. Orain gutxi arte Arabako Arkeologia Museoaren egoitza izan da, gaur egun Bibat museo multzoan dago.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharrean dago, Hedegile kalearen 116. zenbakian, eta Txikita kalearen arteko izkinan, bai eta Buruileria plazaren alboan ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen amaieraldera eraiki zen. Izena bere jabeen abizenei zor die.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behealdeko solairua edo oinarria harginlanez eginak ditu, eta leiho izkinak berriz harlanduz. Gainontzeko fatxadak egurrezko eta adreiluzko egitura batez osatuak daude. Alboan, burdin-hesiz babestutako lorategia du, bertan zenbait hilarri daude.

Jauregia salgai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko otsailean jauregia salgai jarri zuen Kutxabankek, 1.500.000 euroko prezioan[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .