Goldaketan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goldaketan
Jatorria
Egilea(k)Jokin Zaitegi
Argitaratze-data1946
Jatorrizko herrialdeaMexiko
Ezaugarriak
Genero artistikoaolerkigintza
Hizkuntzaeuskara

Goldaketan. Atzerri, Euskelerri Jokin Zaitegi plazaratu zuen lehenengo poesia-liburua izan zen. Mexikon Telesforo Monzonek eta beste erbesteratuek bultzatu zuten Pizkunde argitaletxean, 1946an[1] argitaratu zuen. Ordurako Arrasateko idazlea, Jesusen Lagundia utzita, Guatemalan bizi zen. Azalean Aurelio Arteta margolariaren margo bat jaso zuen.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuan ehun olerki inguru bildu zuen Zaitegik. Liburua "Opariz" izenburuko eskaintza batekin ireki zuen. Bertan bere biografiaren datu batzuk eman zituen: "Olerki-txorta au Euzkadi'n bizi zeran euskeldun zorioneko orri eskeintzen dizu atzerrian bizi dan euskaldun batek"[2] Bildumaren lehen poema "Tori nire edontzia", 1934an Zarauzko Euskal Poesiaren V. Eguneko Zilarrezko aritz-adar saria irabazi zuen lana da. Bildutako gainontzeko poemak oso toki eta leku desberdinetan idatziak dira: Marneffen (Belgikan), Panaman, Venezuelako Méridan...

Liburuan bi bloke ikus daitezke:

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poema hauek ez dira irakurtzeko errazak. Zaitegiren asmoa euskara goi mailako hizkuntzen kategoriara eramatea zen eta, ondorioz, erdarazko hitzak saihestu zituen, latinismoak sartuz. Kultura erreferentziak ere ugariak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Datu honetaz zalantzak daude zeren eta liburuan bi data desberdinak agertzen baitira: inprimategiarena, 1946, eta, hitzaurrearena, 1947ko otsailak 7.
  2. 9.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]