Galleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gozogintzako pasta lehorrak» orritik birbideratua)
Galleta
Gurinezko galleta laukiak.
EskualdeaPersia[1]
Osagaiakirina, gurina, arrautza eta azukrea

Galleta[2] (frantsesetik: galette, hots, "opila") jaki zapala, trinkoa eta neurri txikikoa da, labean egiten dena irinez, gurinez, arrautzez eta azukrez osatutako ore batekin. Oro har, azkenburukoetan, askarian edo kafetan jaten dira. Galleta motaren arabera hainbat izen izan ditzake: pastak[3] (edo pasta lehorrak), bixkotxak[4], cookieak eta abar.

Oinarrizko osagaiei beste osagai batzuk ere gehitzen zaizkie: fruitu lehorrak, fruitu azukreztatuak, txokolate estalkiak, koko birrindua, osagai lurrintsuak. Galletek ez dute legamiarik eramaten. Galletak egiteko irina ahula edo erdi mailakoa izango da, inoiz ez irin indartsua. Gehiegi oratzen ez denez, azukrea, jeneralean, hauts eginda gehitzen zaio. Pastak egiteko koipe gisa gurina edo txerri gantza erabili izan da. Arrautza osoak edo gorringoak bakarrik erabiltzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII. mendean, Persian agertu ziren, azukrea eskualdean zabaldu zenean.[1] Europara Iberiar penintsulako konkista musulmanaren bidez iritsi zen. Jada XIV. menderako, oso tipikoak ziren europar sukaldaritzaren maila guztietan, gorteetatik sukalde xumeetaraino.

Galleta bigunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahukarekin edo koilare batekin zabaltzen diren oreak dira.

Katu mingaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasta lehorrak dira, normalean, gorringo baino zuringo gehiago izaten dutelako.

Mahuka pastak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahukarekin zabaltzen den pasta dugu eta modu askotara erabili daitezke.

Teilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arbendola oinarri duen orea da. Hoztu ondoren, oso hauskorra, eta horregatik, hoztu aurretik forma eman beharrekoa.

Tulipak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habia forma duen pasta fina dugu. Beste prestaketa batzuetan oinarria izan daiteke, izozkiarena adibidez.

Zitriko pasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zitrikoen zukua erabiliz, pasta hauek zapore oso berezia hartzen dute.

Galleta lehorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko pasta orea

Ore lehorrak eta gorputz handikoak izaten dira; arrabolarekin luzatu eta moztu daitezke.

Sableux pasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan pasta hau gazia erabil daiteke, bereziki tartaletak edo Quicheak egiteko, azken kasu horretan gozogintzarako azukrearekin onduta erabiltzen da. Testura trinkokoak eta hoztean gogorrak, arrabolarekin luzatzen dira. Te pastak edo pastelen oinarriak egiteko erabiltzen den gaileta ore lehorra.

Arbendola duen Sableux pasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testura trinkokoa eta hozterakoan gogorra geratzen da, arrabolarekin luzatu behar izaten da. Ohiko Sableux orearen berdina baina aldaketa bakarra arbendol hautsa gehitzen zaiola oreari. Erabilerak ere berdinak izango dira.

Flora pasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testura trinkokoa eta hoztean gogorra geratzen den orea, arrabolarekin luzatu behar dena. Pastak, edo pastel desberdinen oinarriak egiteko erabiltzen den gaileta ore lehorra. Espainian du oinarri eta gurina erabili beharrean txerri gantza erabiltzen da. Hala ere, gaur egun, gurina ere erabiltzen da errezeta hau egiteko.

Crumble pastak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasta oso lehor bat da bi behatzekin indar eginez gero erraz desegiten dena. Bere horretan te pasta moduan jaten da edo deseginda azkenburuko platerak edertzeko ere erabil daiteke. Errezeta honetan kontraste puntu bat emateko Maldon gatza ere erabiltzen da.

Olo gailetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oloaren malutak erabiliz gero, ore honi testura oso kurruskaria emango dio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gozogintza_errezetak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Whatscookingamerica.net. History of Cookies - Cookie History. .
  2. «galleta» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  3. «Pasta». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-05-10.)
  4. «Bixkotx». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-05-10.)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

o