Gregorio Azkona Andueza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gregorio Azkona Andueza
Bizitza
JaiotzaHondarribia1974ko irailaren 7a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, film-zuzendaria eta gidoilaria
IMDB: nm8085434 Edit the value on Wikidata

Gregorio Azkona Andueza (Hondarribia, 1974ko irailaren 7a) euskal zinema ekoizle, zuzendari eta gidoigilea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an sortu zuen bere lehen ekoizpen konpainia "01artime", ekoizle, zuzendari,editore eta argazkilaritza lanak burutu eta aurrera eramanez. 2001ean bere lehen dokumentala idatzi, zuzendu eta ekoiztu zuen, "Blanko Pirineo" (27min), espaniar penintsula mailan snowboard gazte profesional praktikatzaileen bizimoduari bruruzko lehenengo dokumental ineditoa, Torelló 2001eko eta Santanderko 2002ko nazioarteko zinema jaialdietako lehiaketa sailean hautatutakoa. Blanko Pirineo telebista publikoan eta telebista pribatuan eman zen 2001 eta 2004 urteetan zehar. Kamera operadore gisa lan egin du hainbat ekoizpen konpainia nazionaletan eta telebistako programetan.

2004az geroztik, film luzeen garapen eta ekoizpenean espezializatuta dago eta 2007an "aMari" gidoia idatzi zuen, bere lehen fikziozko film luzea, Gregorio Azkona Andueza idatzia, zuzendua eta ekoiztua 2016an.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Blanko Pirineo, 2001 (27min.) Ekoizlea, zuzendaria eta idazlea.
  • aMari, 2016 (85min), Ekoizlea, zuzendaria eta idazlea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]