Gregorio Billalabeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gregorio Billalabeitia
Bizitza
JaiotzaBarakaldo1951ko otsailaren 26a (73 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta bankaria

Gregorio Billalabeitia Galarraga[1] (Barakaldo, Bizkaia, 1951ko otsailaren 26a -) finantza-arloan adituan den bankaria da, 2014ko azaroaren 28tik Kutxabankeko zuzendaria dena.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Ekonomia Zientzietan eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbideko ikasketak egin zituen.[3]

1977an Bizkaiko Aurrezki Kutxan hasi zen lanean eta 1988an bertako zuzendari bilakatu zen.[4] Urte horietan, nazioartean aritu zen, tartean, Londresko bulegoko zuzendariordea izan zen eta gero Valentziako eta Madrilgo zuzendariorde ere izan zen izan zen.[3]

1990ean, Banco Cooperativo Españoleko zuzendari nagusi bilakatu zen eta 1993an Argentariara joan zen.[4]

1998ko martxoan, handizkako bankuan zuzendari lanetan jarri zuten eta 1999an, Argentaria eta BBV batzean inbertsiozko bankuko (BBVA) zuzendari nagusi bilakatu zen.[3]

Azken urteetan, zenbait enpresatako administrazio kontseiluetan parte hartu du eta Seeliger y Conde abokatu-langelako bazkidea ere bada.[3][4]

2014ko azaroaren 27an, Kutxabankeko presidente bilakatu zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]