Hafez
Hafez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Xiraz, 1325/26 |
Lehen hizkuntza | persiera |
Heriotza | Xiraz, 1389/90 (63/64 urte) |
Hobiratze lekua | Tomb of Hafez (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | persiera tajikera arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kanta-idazlea eta idazlea |
Lantokia(k) | Persis (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Ibn al-Arabi, Sanai (en) , Anvari (en) , Nezami Ganjavi, Khaqani (en) , Farid ad-Din Attar eta Mansur al-Hallaj |
Mugimendua | lirika |
Izengoitia(k) | حافظ |
Genero artistikoa | lirika |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama sunismoa Sufismoa |
Hafis-e Shirazí (persieraz: حافظ شیرازی) edo, besterik gabe, Hafis , izen osoa Khwaja Shams-ud-Din Muhammad Hafez-e Shirazi (persieraz: خواجه شمسالدین محمد حافظ شیرازی; Xiraz, 1325/26 – Xiraz, 1389/90), persiar olerkari lirikoa izan zen. Haren Hafez izengoitia (persieraz: حافظ, Ḥāfeẓ, «Korana buruz dakiena» esan nahi du. Mistiko sufia izan zen, eta batzuetan gorteko poeta.[1]
Beti egon da misteriozko aire bat eta kondairak Hafizen bizitzaren inguruan, agian oso xehetasun gutxi ezagutu direlako.[2] Gai bakiko eta mistikoko bere konposizioengatik nabarmendu zen, aginteko boterearen ortodoxiarekin sarritan arazoak eragin zizkiotenak. Haren bizitza eta poemak izan dira analisi, iruzkin eta interpretazio askoren xede. Eragin handiena izan du XIV.aren ondorengo persiar poesian. Bere hilobiak, jatorri ezberdineko erromesak jasotzen ditu.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztetan teologia eta arabiar hizkuntza eta literatura ikasi ondoren, gai horiek eta Koranaren exegesia irakatsi zituen Xirazeko madrasa batean. Bertako gortearen babesa izan zuen eta Irango beste printzeek deitu arren, ia ez zen bere sorterritik irten. Gaztetandik idatzi zuen poesia eta haren lanak (Diwan, 1368) erabateko onespena izan zuen. Poesia molde askotan taxutu zuen bere obra. Ghazal (amodiozko poesia) delakoan gailendu zen bereziki, eta islamiar poesiako adibiderik ederrenetakoak eman zituen molde hartan. Ardoari eta edateari eskainitako poemak, mistizismo sakonekoak eta esoterismoz beterikoak idatzi zituen. Mendebaldeko adituen ustez, Hafizen poesia persiar literaturaren gailurra da, ekialdean hain estimu handirik iritsi ez badu ere.[3]
Hafezen hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hil eta hogei urtera, hilobi bat eraiki zuten (Hafezieh) Hafezen omenez, Xirazeko Musala lorategietan. Gaur egungo mausoleoa André Godard arkeologo eta arkitekto frantsesak diseinatu zuen 1930aren amaieran. Barruan, alabastrozko hilarriaren gainean, Hafezen bi poema daude grabatuta.[4]
Asteroidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
12610 Hãfez asteroidea, 1960an aurkitua, izen horrekin bere omenez bataiatu zuten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ https://books.google.cat/books?id=e78VgieJUIQC&pg=PA260#v=onepage&q&f=false
- ↑ https://www.britannica.com/biography/Hafez
- ↑ https://historia.nationalgeographic.com.es/a/hafez-poeta-mistico-persia_17129
- ↑ Dominique Auzias; Jean-Paul Labourdette (2019-03-04T00:00:00+01:00). Irán 2019/2020 Petit Futé. Petit Futé. 380.or. ISBN 979-10-331-9904-5.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez)Hafezen poemak ingelesera itzulita.