Harnaaz Sandhu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harnaaz Sandhu

Bizitza
JaiotzaChandigarh2000ko martxoaren 3a (24 urte)
Herrialdea India
Hezkuntza
HeziketaShivalik Public School (en) Itzuli
Post Graduate Government College – 11, Chandigarh (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Punjabera
hindia
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Altuera176 zentimetro
Jasotako sariak

Instagram: harnaazsandhu_03 Edit the value on Wikidata

Harnaaz Kaur Sandhu (hindiz: हरनाज़ कौर संधू ) (Chandigarh, India, 2000ko martxoaren 3a) indiar aktorea eta modeloa da, edertasun lehiaketetan jardun duena. Miss India 2021 izatean aukera izan zuen Miss Unibertso lehiaketara joateko. Miss Unibertso 2021 erregina izan zen, titulu hori irabazi zuen hirugarren emakume indiarra.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Punjabeko sij familia batean jaio zen, Gurdaspur barrutian. Aita artekaria zuen, eta ama ginekologoa, bere herrialdeko hilekoaren higienearekin lotutako proiekturako inspirazio izan zena. Neba bat du.[3] 2006an, familiak Ingalaterrara emigratu zuen, eta bi urte geroago itzuli zen Chandigarh-en finkatzeko. Han, Mohaliko Shivalik-en eskola publikora eta Pregradoko neskentzako ikastetxe publikora joan zen.[4]

Administrazio publikoan maistratza egin zuen, eta animalien aldeko aktibista sutsua da.[5] Harnaazek Panjabera hizkuntzan hitz egiten du, baita Hindi eta Ingelesa ere.

Edertasun-lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harnaaz nerabea zela hasi zen edertasun lehiaketetan. Miss Chandigarh 2017 eta Miss Max Emerging Star India 2018 irabazi zituen, besteak beste. Aitak ez zuen horren berririk, eta geroago jakin zuen neskak hainbat lehiaketa irabaziak zituena. Azkenean, onartu egin zuen albak lehiaketetan parte hartzea.[6]

Era berean, Miss India 2019 lehiaketa irabazten saiatu zen. Sari horrek Indiako ordezkaria Miss Mundora joateko aukera lortzeko. Beraz, Miss Punjab lehiaketa erregionalean parte hartu eta irabazi egin zuen. Ondoren lehiaketa nazionaleko top 12an kokatzea lortu zuen.[7][8]

2021ean, Miss Diva 2021erako parte hartu zuen, bere herrialdeko ordezkaria Miss Unibertso eta Miss Supranazionalerako aukeratzeaz arduratzen zen lehiaketa, eta irabazi egin zuen. Hala, Miss Unibertso 2021ean parte hartu ahal izan zuen, eta hirugarren koroa lortu zuen Indiak.

Miss Unibertso 2021[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko abenduaren 12an, Miss Unibertso irabazi zuen Indiako hirugarren ordezkaria izan zen. Bere erreginaldian, hilekoaren higieneari buruzko kanpainak sustatzeaz arduratu zen, bai bere jaioterrian, Indian, bai bisitatu ahal izan zituen lekuetan, hala nola Estatu Batuetan, Hegoafrikan, Indonesian, Vietnamen, Filipinetan eta Kolonbian, besteak beste.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Papera Hizkuntza Erref.:
2021 Yaara Diyan Poon Baran Ezezaguna Punjabera [9]
2022 Bai Ji Kuttange Harleen [10]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Papera Oharrak Erref.:
2019 Miss India 2019 Bere burua/ Lehiakidea [11]
2021 Udaariyaan Edertasun-lehiaketako lehiakidea Kameoa [12]
Miss Diva Univarse 2021 Bere burua/ Lehiakidea/Irabazlea [13]
Good Morning Amerika Bere burua Agerpen berezia
Miss Unibertso 2021 Bere burua/ Lehiakidea/Irabazlea Nazioarteko lehiaketa [14]
Good Morning Amerika Bere burua Agerpen berezia
2022 India's Got Talent Bere burua Agerpen berezia
Miss Unibertso Vietnam 2022 Bere burua Epaimahaikoa [15]

Musika-bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Abeslaria(k) Diskoetxea Erref.:
2019 Tarhthalli The Landers Sony Music India [16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Miss Universo: La Representante de India, Harnaaz Kaur Sandhu, se convierte en la nueva reina» Glamstar.com 12 de Diciembre del 2021.
  2. «La India celebra el triunfo de la nueva Miss Universo 2021» www.eluniversal.com.co 2021-12-13.
  3. «Miss Universe Harnaaz Sandhu: IT Graduate, Public Administration Student, Know her Qualifications» News18 2021-12-13.
  4. «मिस यूनिवर्स के लिए ऐसे तैयारी कर रही हैं हरनाज संधू, तीनों ही स्टार्स ने खोले जिंदगी के राज» Times Now 11 de octubre de 2021.
  5. Miss Universo: Karnaaz Kaur Sandhu es activista, animalista, actriz y estudiante de Administración. 13 de diciembre de 2021.
  6. «Harnaaz Sandhu: Everything About the Winner of LIVA Miss Diva Universe 2021» thetealmango.com.
  7. «Crowning the winners of Miss India North 2019» timesofindia.indiatimes.com.
  8. «Miss India 2019 Contestants» beautypageants.indiatimes.com.
  9. «Harnaaz Sandhu: ‘Would love to be a part of, not just Bollywood, but Hollywood too’» The Indian Express 2021-12-14.
  10. «Harnaaz Sandhu’s co-star Gurpreet Ghuggi says she is the pride of the nation» The Times of India.
  11. «It’s so much more than just glamour, says Harnaaz Sandhu» Tribuneindia News Service.
  12. «Did you know Harnaaz Sandhu had a cameo in Udaariyaan?» India Today.
  13. «Harnaaz Sandhu crowned winner of LIVA Miss Diva Universe 2021» The Indian Express 2021-10-01.
  14. «‘Harnaaz means everyone’s pride, she proved that today’» The Indian Express 2021-12-14.
  15. «Hoa hậu Ấn Độ đến Việt Nam» VNExpress 2022-06-23.
  16. «Must-watch movies and music videos of LIVA Miss Diva Universe 2021 Harnaaz Sandhu» Beauty Pageants - India Times.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa:

Andrea Meza,  Mexiko

Miss Unibertso

2021

Hurrengoa:

R'Bonney Gabriel,  AEB