Harribeltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harribeltza
Datuak
MotaInteres-taldea eta ezberdinen eskubideen aldeko erakundea
HerrialdeaEuskal Herria
IdeologiaHIV/AIDS activism (en) Itzuli
Historia
Sorrera1994
webgune ofiziala

Harribeltza Oiartzunen (Gipuzkoa) dagoen hiesaren aurkako elkartea da. Elkarteak birusari eta haren transmisioari buruzko informazioa eta prebentzio-moduak eskaintzeko lan egiten du. Jarrera integratzailearekin lan egiten du, kaltetuen eta haien senideen behar emozionalei erantzuteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko apirilaren 25ean jakitera eman zen, HIESak Euskal Herrian eragindako lehen heriotza, berez bigarrena izan zena. Baina hain zen errealitate ezkutua urte luzez jarraitu zuela tabu izaten.

1994an, Oiartzungo talde bat elkartu zen HIESak inguruan zuen eraginaz arduratuta eta erantzunen bat emateko asmoarekin. Beraien eritziz, HIESaren eraginpean dauden seropositiboen alderdi psikologikoa eta emozionala ezin zuen Osakidetzak artatu. Bestalde, HIESaren hedapen azkarra geldiarazteko prebentzioan lan handia egiteko premia ikusi zuten. Asmo horiek buruan eta ilusio ikaragarriarekin, Oiartzungo Udalera jo zuten. Udalak, hasiera-hasieratik, proiektuarekin bat egin zuen eta medikuaren etxe zaharra erabiltzeko baimena eman zuen elkartea lanean hasi zedin. Ordurako Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan HIESaren Aurkako Elkarteak aritzen ziren eta Nafarroan Sare sortu zen, ikuspegi alternatiboago batetik. Bizkaian T-4 sortu zen, Josu Imanol Unanueren bultzadarekin eta ildo horretatik sortu zen Harribeltza, «T-4»-ren estatutuak kopiatuta, hitzez hitz.[1]

Uneko testuinguru soziala oso desberdina zen. “Ia beti heriotza eragiteaz gain, hiesak estigma bat zekarren berarekin. Izan ere, gehienbat droga kontsumitzaileak harrapatzen zituen. 1993ko ikerketa baten arabera, Hego Euskal Herrian gertatutako hamar GIB kutsatzeetatik ia zortzi droga kontsumoarekin lotuta zeuden, hamarretik bat sexu harreman heterosexualekin, hogeitik bat sexu harreman homosexualekin eta azkeneko hogeitik bat odol transfusioekin.[2]

1997an, errealitate hori aldatu egin zen GIB - HIESa zuten pertsonak gaixo kroniko bihurtzeko aukera eman zuten botika berriekin. Ordurako, elkarteak egun Isasti Etxadian lan egiten duen lokalak hartzen zituen.[3]

2000tik aurrera Joseba Errekalde Lekuona da Elkarteko lehendakaria.[4] Informazioa zabaldu eta gizartea sentsibilizatzeko mezua indartzeko asmoz, sare sozialak erabiltzen dituzte: Elkartearen webgunea edota Facebookeko gunea.

Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Programa desberdinen bidez HIESaren transmisio bideei  eta prebentzio moduei buruz informatzea.[5]
  • Seropositibo izateak suposatzen duenaz informatzea, errespetuzko jarrerak sustatzeko.
  • HIESaren inguruan jadanik hor baliabideei buruzko informazio argi eta zehatza ematea, haiengana bideratzea erraztuz.
  • GIB-HIESarekin bizi diren pertsonen eta gertukoen bizitza kalitatea hobetzea.
  • GIB-HIESarekin bizi diren pertsonei eta gertukoei laguntza emozionala ematea.
  • GIBaren froga egin nahi duten pertsonei informazioa, jarraipena eta laguntza ahalbidetzea.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harribeltza hiesaren aurkako elkartea oso jende desberdinek osatzen dute. Elkarteko kideek argi dute hiesaren arazoa guztioi dagokigula, eta guztion artean egin behar diogu aurre. Alde batetik, afektatuak daude, maite dituzten pertsonekin batera, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuez hornitzen direnak, eta, bestetik, noizbehinka jardueraren batean parte hartzeko edo ekarpen ekonomiko txiki bat egiteko joaten diren gaiarekin sentsibilizatuta dauden pertsonak.

Harri Beltza elkarteak HIESak jotako pertsonen egoera psikologiko eta emozionala bideratzeko eta gaixotasunari aurre egiteko lan egiten du, informazio argia emanez eta jarrera batzuk aldatzeko bultzada emanez.

Afektatuekin, senideekin eta gaiarekin sentsibilizatuta dauden pertsonekin egiten dute lan. Urteko une jakin batzuetan gai edo lan jakin batean parte hartzera joaten diren pertsonen kopuru zehaztugabea dago.

Ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean zehar HIESaren prebentziorako informazioa[6][7] zabaltzeaz gain hainbat ekimen egiten dituzte:

  • Sentsibilizazio eta prebentzio programa bai heziketa esparruan eta baita gizarte mailan ere.
  • Banakako kontsultetarako eskaintza zuzena aldez aurretik zita teléfonoz edota e-postaz lotu ondoren.
  • GIB-HIESarekin bizi diren pertsona eta haien gertukoentzak laguntza taldeak.
  • Kafe positiboa: ekintza irekia, kafea eta tertulia (hilabeteko lehen asteazkenero, arratsaldeko 6tatik aurrera).
  • Banakako partehartze psikoterapeutikoa.
  • Ospitale eta etxeetan maila emozionalean laguntza eskaintzeko boluntarioen taldea
  • HIESari buruzko formazio tailerrak
  • Aktibitate puntualak eta ekitaldi anitzak
  • Masaje terapeutikoa
  • Yoga

Badira Harribeltza elkarteko egutegian oso esanguratsuak diren bi data:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Asociación T4 - Quienes somos» www.asociaciont4.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-08-06). «Harribeltza, GIB-dunak elkar babesten 25 urtez» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  3. Harribeltza Elkartea XX Urte Bidea Eginez. Joseba Errekalde – Gehitu.org. (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  4. «HIESak eragindako lehen hildakotik «normaltasunera»» www.naiz.eus 2024-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  5. «Harri Beltza elkarteak sexu bidez transmitituriko infekzioen igoeraz ohartarazi du» Berria 2023-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  6. «HIESak eragindako lehen hildakotik «normaltasunera»» www.naiz.eus 2024-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  7. (Gaztelaniaz) EFE. (2016-07-29). «Harribeltza defiende nuevas vías de prevención al no bajar los casos de VIH» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  8. «Udako XXVII kontzertua» HarriBeltza Hiesaren aurkako Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  9. «Kanpainaren kontzertua datorren ostiralean» HarriBeltza Hiesaren aurkako Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  10. «Harri Beltzaren Udako XXIV. Kontzertua: Kanpaiak eta dultzaina.» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).