Hebeloma longicaudum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hebeloma longicaudum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaHebeloma
Espeziea Hebeloma longicaudum
P.Kumm., 1871

Hebeloma longicaudum Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, generoko espezie gehienak bezala.

Sinonimoak: Hebeloma crustuliniforme var. longicaudum, Hebeloma nudipes, Hylophyla crustuliniforme var. longicaudum, Hebelomati longicaudum, Agaricus longicaudus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, lau-ganbila. Kapelaren azala leuna, hezetasunarekin ez oso likatsua, krema-arrosa kolorekoa (batzuetan puntu ilunekin)

Orriak: Eskotatuak, estu, finak, lamelulekin, arrosa-haragi kolorekoa gaztetan eta txokolate kolorekoa espora-jalkinaren ondoren.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 7 eta 12 cm bitarteko garaierakoa, kapela baino luzeagoa, estilizatua, zilindrikoa baina oinarrian pixka bat loditua, goian ezkata fin-finekin, zurixka baina zahartzean arrexka kolorerako joerarekin (batez ere oinarrian)

Haragia: Zuria, sendoa hankan. Pixka bat mingotsa eta errefau usain oso arin batekin. Espora-jalkina marroi-txokolate kolorekoa.[2]

Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzazko jangarria. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hebeloma crustuliniforme delakoak, oin laburragoa du (5-10), tamaina handiagoa. Hebeloma sinapizans espezieak hanka laburragoa du (6-12), handiagoa da, hostozabaletan eta koniferoetan hazten da, zapore garratza, eta errefau usain desatsegin nabarmena du. Hebeloma edurum handiagoa da (5-10), hanka motzagoa (4-6) eta erraboilduna da. Hebeloma sacchariolens ez da hain haragitsua eta usain meleka du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrian eta azaroan batez ere. Lurzoru belartsu-orbeltsuetan, koniferoen basoetan. Baita pagadietan, artederretan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 242 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Hebeloma longicaudum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]