Helena Barrenetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helena Barrenetxea

Bizitza
JaiotzaDurango, 2007 (16/17 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakZesta punta eta saskibaloi jokalaria

Helena Barrenetxea Fernández (Durango, Bizkaia, 2007) zestalaria da. 2023ko urtarrilaren 27an lehen sakea eginda, Durangoko Ezkurdi Jai Alai Pilota leku berritua inauguratu zuen zestalaria.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helena Barrenetxeak txikitatik kirola gustuko izan du. Saskibaloian Tabirakon aritu izan da eta ahal izan duen mailan zesta-puntarekin uztartzen saiatu da.

Aita eta ama markinarrak dira eta aitita-amamak hantxe bizi dira. Markinan zesta-punta kirol nagusia da. Aititak pilotari asko ezagutzen zituen, eta, behin, bederatzi urte zituela, frontoian berarekin zesta-punta lehen aldiz ikusten zegoela, desberdina zen kirol hori gustatu egin zitzaion, eta aitarekin hitz eginda, probatzea pentsatu zuen.[1]

Helena Barrenetxea Fernandezek DBH 1 eta 2 mailakoen Julene Azpeitia saria irabazi zuen Bihotza txuri-gorri izeneko lanarekin.[3]

Zestalari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helena Barrenetxea Ezkurdi Durangoko zesta-punta eskolan 9 urterekin hasi zen, 50-60 mutilen arteko neska bakarra 2023ra arte behintzat. Frontoia egoera txarrean zegoen eta eraberritu egin zuten. 2023ko urtarrialren 27an izan zen inaugurazio ekitaldian omenaldiez gain zesta-punta izan zen nagusi. Lehen partida neskena izan zela. Zestalari hauexek parte hartu zuten: Batetik gorriz Helena Barrenetxea durangarra eta Eneritz Lizardi mutrikuarra, bestetik Erika Mugartegi markinarra eta Maialen Aldazabal berriatuarra.[4]

Ezkurdi Jai Alai eraberrituan lehenengo pilotakada eman zuen Helena Barrentxeak. [4] Inaugurazio jaialdiko partida jokatu zuen lau nesketako bat izan zen. Ohiko zozketan, txapa bota eta gorri atera zen, bere bikotearen kolorea, beraz estreinako sakea berak atera zuen 650 ikusleren aurrean. Egun, partida bakar luzea barik, 3 set izaten dira. Lehengo biak 15 tantora heldu artekoak eta berdinketa izanez gero, beste set laburrago bat, 5 tanto arteko hirugarrena jokatzen da. Barrenetxeak eta bikoteak lehen seta galdu egin zuten, bigarrena irabazi eta hirugarrenean 4-5 galdu zuten.[1] Helena Barrenetxearen hitzetan:

“Ikuskizun ona eskaini eta emakumeok zesta-puntan jokatu dezakegula erakutsi genuen”.[1]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko urtarrilean Durangoko zesta-punta eskolan neska bakarra zen eta Bizkaian hamar bat. Egon, neska asko daude, baina momentuz ez dira zesta-puntan animatzen. Helena Barrenetxearentzat, bakarra izatera, txapelketetan parte hartzea ez da erraza, horregatik federazioetako ligak beste eskola batzuekin jokatzen ditu. Esaterako, Bizkaiko txapelketa Berriatuko eskolakoekin jokatu zuen, han beste neska bat baitzegoen; Euskadi mailako torneoan, ostera, Markinakoekin.[1]

Women Winters Serieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko lehen hiruhilekoan hiru astez, emakumeen Winter Series zesta-punta txapelketako partiduak jokatu ziren.[4] Zortzi partehartzaileak 15 eta 18 urte arteko gazteak ziren.[5] 500 lagunetik gora batu zituen emakumeen Winter Series txapelketako lehenengo jardunaldian. Maite Ortiz de Mendibil andetxarrak eta Maialen Aldazabal berriatuarrak joko biak irabazi zituzten Ihart Arakistain sopelarraren eta Frida Watkins zumaiarraren kontra. Lehenengoan atzetik hasi ziren (0-4/5-9) urduritasunak eraginda, baina Ortiz de Mendibil aurrean asmatzen hasi zenean jokoari buelta eman zioten: 15-12. Bigarren jokoa oso berdindua eta emozioz betea izan zen. Bikote biek tanto politak amaitu eta pilota zailak eraman zituzten. Hamaika, hamabi eta hamahirunako berdinketaren ostean, azken tanto biak alde berera joan ziren: 15-13.[6] Bigarren jardunaldian Helena Barrenetxea durangarra (15 urte) eta 2022an munduko txapelketa irabazitako Eneritz Lizardi mutrikuarra (18 urte) finalerako pasea lortzen saiatu ziren, baina galdu egin zuten Erika Mugartegi eta Arai Lejardiren markinarren aurka. [7][8] Sarrera gabe gelditu zen jendea, aurreko partiduetan legez ETB1 katean finala ikusteko aukera izan zen.[9] Winter Serieseko txapeldunak Erika eta Arai markinarrek izan ziren 12-15 eta 14-15 tantu lortuta.[10]

2024[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko martxoaren 11n Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi emakumeen Winter Serieseko II. edizioan txapeldunordeak izan ziren; Txapeldunak, ostera, Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal 15-10 galdu eta bigarren txandan 11-15 irabazita.[11] [12]

Barrenetxea eta Lejardi finalerako sailkatu ziren, Maite Ortiz de Mendibil eta Frida Waltkinsi irabazi ondoren.[13][14][15][16] Erika Mugartegi markinarra eta Maialen Aldazabal berriatuarra – Elaia Gogenola berrituarrari eta Naroa Merino Tolosarrari 15-7 eta 17-12 irabazita – izango dira finaleko aurkariak.[17]

Durangoko Jai Alaia frontoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangoko frontoia 1945ean[4] zabaldu zen zesta-puntan, esku pelotan edo palan aritzeko. Urtetan jendea eta dirua mugitu zuen frontoiak. Gernika eta Markinakoarekin batera zesta-puntaren triangelua zen. [1]

Ezkurdi Jai alai kluba berriagoa da, 1990eko hamarkadakoa. 2023an frontoia eraberritu zen eta klubaren eskola berriak neska zein mutil gehiago batzeko aukera eman gura du.

“Durango erdigunea da, baina jaialdiak herririk herri antolatu gura ditugu, eta zesta-punta herri txikietara ere hurreratu”[1]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko urtarrilean 10 hilabeteko lanen ondoren,[4] Ezkurdi Jai Alaia frontoi eraberrituan, hainbat omenaldi egin ziren: Herriko zestalari ohiak,[18] Txaber Zabala entrenatzailea, eta Maite Gorrotxategi erraketista ohia, 40ko hamarkadan, 96 urteko 'Ermua' ezizenez urtetan Bartzelonan aritu zen erraketista.[19]

Sariak eta aintzatespena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Julene Azpeitia saria Bihotza txuri-gorri lanagatik[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g «“Ikuskizun ona eskaini eta emakumeok zesta-puntan jokatu dezakegula erakutsi genuen” - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  2. «Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntza» bizkaiapilota.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  3. a b (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Julene Azpeitia Ipuin eta Bertso Lehiaketa (23. 2021. Durango) - Aldizkakoa - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  4. a b c d e «Goi mailako zesta eta pilota partiduekin inauguratuko dute Durangoko Ezkurdi Jai Alai eraberritua - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  5. «Emakumeen zesta-puntako Winter Series txapelketa jokatuko dute Durangon datozen hiru astelehenetan - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  6. «Maite Ortiz de Mendibil eta Maialen Aldazabal Winter Series txapelketako finalera sailkatu dira - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  7. (Gaztelaniaz) Martín, Juan Pablo. (2023-03-06). «Erika y Arai mandan en un repleto frontón Ezkurdi de Durango» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  8. «Arai Lejardi eta Erika Mugartegi Winter Series txapelketako finalera sailkatu dira - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  9. (Gaztelaniaz) «La final del Woman Winter Series y nuevo capítulo de "El Conquis", esta noche» EITB 2023-03-10 (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  10. «Erika eta Arai, Winter Serieseko txapeldunak final zirraragarri batean (12-15, 14-15)» EITB 2023-03-14 (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  11. «[ARGAZKI GALERIA Erika Mugartegik eta Maialen Aldazabalek desenpatean irabazi dute Euskotren Winter Series txapelketa - Durango»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  12. «Horrela jantzi dituzte txapelak Erikak eta Maialenek, Euskotren Winter Serieseko finala amaituta» EITB 2024-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  13. «Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi emakumeen Winter Serieseko finalera sailkatu dira - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  14. (Gaztelaniaz) Legorburu, Javier García. (2024-02-26). «Helena y Arai, primeras finalistas del Winter Series femenino de cesta punta» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  15. (Gaztelaniaz) Vico, Igor G.. (2023-03-06). «Erika Mugartegi y Arai Lejardi, finalistas del Women Winter Series» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  16. (Gaztelaniaz) Vico, Igor G.. (2024-02-26). «Helena Barrenetxea y Arai Lejardi, a la final del Winter Series en un ejercicio de consistencia» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  17. (Gaztelaniaz) Legorburu, Javier García. (2024-03-04). «Las favoritas Erika y Maialen cumplen los pronósticos y se clasifican para la final del Winter Series» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  18. «[ARGAZKI GALERIA: Durangoko Ezkurdi Jai Alai frontoi eraberrituaren inaugurazioan herriko puntista historikoak omendu dituzte - Durango»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  19. «Maite Gorrotxategi eta Txaber Zabala omendu dituzte Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]