Hiriberri (Longida)

Koordenatuak: 42°45′21″N 1°21′38″W / 42.75583°N 1.36056°W / 42.75583; -1.36056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Longidako lekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hiriberri».
Hiriberri
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia udan
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaLongida
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaVillanueva de Lónguida/Hiriberri-Longida
Posta kodea31481
Herritarrahiriberritar
Geografia
Koordenatuak42°45′21″N 1°21′38″W / 42.75583°N 1.36056°W / 42.75583; -1.36056
Garaiera504 metro
Distantzia29,7 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria22 (2020:  0)

Hiriberri[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Hiriberri Longida[b] Longida ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

2020 urtean 22 biztanle zituen.

Bertako biztanleak hiriberritarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriberri toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Villanoua (1058)
  • Iriberri (1085)
  • Villanoua (1104)
  • Iriverri (1104)
  • Iriberri (1174)
  • Yriuerri (1268)
  • Iriueri (1322)
  • Villanueua (1330)
  • Iriuerri (1366)
  • Villanueva (1534)
  • Villanueva (1707)
  • Villanueva (1802)
  • Iriberri (1847)
  • Hiriberri (1909)
  • Hiriberri (1990)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriberri Longida ibarrean dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zuten.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu larizio birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Agoitz, 1993-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.5 22.0 25.0 29.0 35.0 40.0 40.0 40.0 36.0 30.0 23.0 17.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 10.5 14.3 16.7 20.9 25.8 28.5 28.6 24.0 19.1 12.3 9.1 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.2 6.1 9.2 11.5 15.2 19.5 21.8 21.9 17.9 14.0 8.5 5.4 13.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.5 1.7 4.1 6.3 9.5 13.1 15.2 15.3 11.9 8.9 4.7 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4.0 -3.1 -1.5 0.8 3.3 7.7 10.2 10.1 6.5 2.5 -1.8 -4.0 -4.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 101.3 87.3 83.7 81.1 70.1 54.3 39.4 32.4 65.7 78.7 103.9 91.1 888.9
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 70.0 44.8 46.8 67.5 50.6 57.8 58.5 90.0 107.0 82.5 45.8 86.5 107.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.1 12.6 12.0 13.6 12.7 8.0 6.2 6.5 8.5 11.7 15.2 14.6 135.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.4 2.4 1.6 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1835-1845eko erreformetara arte, ibarreko diputatuak eta herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidore batek gobernatzen zuten lekua. Horien ondoren, Hiriberri zuzenbide komunaren mende geratu zen. XIX. mendearen erdialdera, Agoizko Girior etxeak zuen parrokoaren aurkezpen-eskubidea; egoera ertaineko tokiko bideak baino ez zeuden, eta irin-errota batek funtzionatzen zuen bertan. XX. mendearen hasieran landa kutxa bat sortu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 urteko erroldaren arabera 22 biztanle zituen Hiriberrik.[4]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
5 3 5 14 17 18 15 15 22 24 20 22 23 22 24 24 26 26 21 22 22
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Longidako hizkuntza hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian sailkatu zuen, Pirinioaurreko Lizoainibar eta Urraulgoiti ibarrekin hitz egiten zena.[5]

Koldo Zuazok, 2010ean, Longida atzerakada-eremuan sailkatu zuen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrotz aldekoko mintzaira zaharrak hiztun gaberik darrai.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /iɾiβ̞éri/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /iɾiβ̞éri lónɣ̞ið̞a/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Hiriberri - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Agoizko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  4. «Hiriberri» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  5. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  6. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]