Hygrophorus hyacinthinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrophorus hyacinthinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus hyacinthinus
Quél., 1886

Hygriphorus hyacinthinus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskarra.

Sinonimoa: Limacium agathosmus var. hyacinthinus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakotik laura, ertz leuna, eta errezel finarekin. Kapelaren azala ez oso ezkatatsua, ia leuna, likatsu-itsaskorra hezetasunarekin, gris argi edo zuri zikin kolorekoa.

Orriak: Dekurrenteak, zabalak, zurixkak edo krema kolorekoak.

Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, betea, lehorra, zuntzezkoa, oinarrira pixka bat loditua, gris zurbila, ia zuria.

Haragia: Lodia eta zuria, moztean ez da kolorez aldatzen, Ihazinto edo bioleta lurrinaren usain bereizgarriarekin, zapore delikatuarekin. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo”-tik, hau da hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Hyacinthinus epitetoa berriz latinetik dator, ihazintotik. Sortzen duen usain atseginagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrophorus agathosmus delakoarekin nahas daiteke, hau gris argi kolorekoa edo gris-sagu kolorekoa da, goialdean hanka iletsua du eta almendra mingotsen usaina. Hygrophorus cossus espeziearekin ere bai, hau ez da hain likatsua eta mandarina azalaren usaina du.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda amaieran eta udazkenean. Bakarka edo taldean. Zuhaitzak botatzeagatik desagertzeko arriskuan dagoen espeziea (errepideak, eraikinak). Izeien eta koniferoen mendiko basoetan. Kare-lurretan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Europa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 341 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 435 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Hygrophorus hyacinthinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]