Iban Garcia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iban Garcia

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1999ko abuztuaren 17a (24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, Influencerra eta video bloggerra

Iban Garcia Azpiazu (Azkoitia, Gipuzkoa, 1999ko abuztuaren 17a) youtuber, influencer eta vlogger euskalduna da. 2012an hasi zen bideoak YouTuben igotzen, eta pixkanaka-pixkanaka ospetsu egin zen[1].

YouTubeko bideoetan, Iban eta bere ama (Maite) agertzen dira gehien bat[2]. Hala ere, arreba eta aita ere atera izan dira. Ibanek, YouTuben edukia igo ez ezik, Instagram, TikTok eta Twitter bezalako beste sare sozialetan ere oso aktiboa da.

2020.urtetik aurrera Mtmad[3], Mediaset-eko multimedia plataforman bere lehenengo bideoak igotzen hasi zen eta Espainiako beste hainbat influencer edo ospetsuekin elkarlanean aritu da. Astero bideo berri bat igotzen du.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi du Mondragon unibertsitatean[4].

Agerraldiak telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal telebistan atera izan da hainbat alditan, esate baterako, Gure Kasan kolaboratzaile gisa lan egin zuen: erronkak eta bideoak sortu eta telebistan aurkezten zituen[5][6][7].

Gaur egun, Telecincon egiten du lan, Sobreviviré programan, kolaboratzaile bezala[8].

Sare sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibanek YouTube, Instagram eta TikTok aplikazioak erabiltzen ditu gehien bat.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko irailetik aurrera Madrilen bizitzen hasi da, bere lanbidea dela eta[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1], Iban Garciaren YouTube kanala.