Igeldoko Estazio Megalitikoa
Igeldoko Estazio Megalitikoa. Donostiatik Oriora doan mendian bederatzi eraikin megalitiko aurkitu dira. Estazio honek duen berezitasun nagusia monumentu mota desberdinak aurkitu izatean datza: trikuharriak, tumuluak eta harrespilak.
Datu geografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monumentuak hiru udaletako lurraldetan daude: Donostia, Usurbil eta Orio. Kostaldean dago eta Tertziario aroko hareharriz osatutako lurra da.
Historiaurreko monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.
Sailkatutako monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:
Trikuharriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guztira hiru dira:
- Aitzazate I
- Arrobizar
- Iturrieta
Harrespilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guztira bi dira:
- Aitzazate I
- Mendizorrotz I
Tumuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau dira:
- Tontortxiki I
- Tontortxiki II
- Tontortxiki III
- Tontortxiki IV
Egoera legala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasun gisa deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 9 monumentu aipatzen dira.[1]