Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala
Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | INRAP |
Mota | erakundea |
Jarduera sektorea | ikerketa eta garapena giza eta gizarte-zientzietana |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | Consortium universitaire de publications numériques Couperin eta Fédération et Ressources sur l'Antiquité |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Lehendakaria | Dominique Garcia |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | national public establishment of an administrative nature (en) |
Jabea | Kultura Ministerioa |
Historia | |
Sorrera | 2001 |
Ordezkatzen du | Association pour les fouilles archéologiques nationales |
webgune ofiziala |
Ikerkuntza Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala (INRAP) izaera administratiboa duen ikerketarako erakunde frantses publiko bat da, 2001eko urtarrilaren 17ko legeak sortua, prebentzio-arkeologiari buruzkoa. 1901eko elkarteen legepean zegoen Erregistro Arkeologiko Nazionaletarako Elkartea (Afan), ordezkatu zuen.
Kultura eta Ikerketaz arduratzen diren ministerioen babespean dago.
Zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
“Legeak ezartzen du ezen, edozein egokitzapen egin baino lehen edo eraikitzeko baimena eman baino lehen, Drac – Direction régional del affaires culturelles = Kultura Gaietarako Eskualdeko Zuzendaritzak –beharrezkotzat jotzen badu, diagnostiko arkeologikoa egiteko agindua ematen duela”[1].
INRAPen zeregina da, beraz, prebentziozko arkeologiaren diagnostiko horiek egitea. Tokiko arkeologiako eskualde-zerbitzuak lurralde-antolamenduko proiektu bati jarraipen arkeologikoa egiteko agindua ezartzen badio, eta uste badu eraikitako lurrak interes arkeologikoa duela edo izan dezakeela, egokitze-lanak hasi aurretik diagnostikoa egiten da. Diagnostiko horren ondorioz, prebentziozko erregistroa egin daiteke, eta horren erantzukizuna kontratu bidez esleitzen da.
INRAPek, halaber, prebentzio arkeologiako eragiketen ustiapen zientifikoaz eta emaitzen zabalkundeaz arduratzen da. Kultura irakasten, zabaltzen eta arkeologia balioztatzen laguntzen du (Ondare Kodearen L.523-1 artikulua)[2].
-
Aire zabaleko Mesolitikoko gune bateko indusketa (Henry-Farman kalea, Paris, 2008).
-
Indusketa mekanikoa Than sinagogaren eskortan (Rhin Garaia). Bertan, bainu erritualen azpiegitura aurkitu zen 2014an[3].
-
Aire zabaleko indusketak Errepublikaren plaza, Annappesen (Villeneuve-d'Ascq), 2017an.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Frantsesez) Demoule, Jean-Paul. (2022). «« L’archéologie préventive a émergé de l’indignation devant la destruction du patrimoine »» Pourlascience.fr (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- ↑ (Frantsesez) «Missions et activités» Inrap 2016-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- ↑ (Frantsesez) «Les Amis de la Synagogue de Thann» Les Amis de la Synagogue de Thann 2015-01-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- ↑ (Frantsesez) «Actualité | Un site archéologique d'exception à Obernai (Bas-Rhin) : plus de 6 000 ans d'occupation» Inrap 2013-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).